Azken ostiraleko elkarretaratzea besteak beste, ekainean espetxean 10 urte bete zituzten herriko bi presoen, Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangaren eta haien haur Xuaren etxeratzea eskatuko da.
Egun, Valentziako Picassenteko espetxean daude haien haur Xuarekin batera. Xuak hiru urte beteko ditu urtarrilean eta espetxetik irten beharko du, Euskal Herrira etortzeko.
Olatzek eta Patxik espetxe zigorraren hiru laurdenak beteta jada kalean behar zutenez, hirurak, Lasagabaster, Uranga eta haien haur Xua etxera etortzearen alde lan egiteko sortua dute haien Usurbilgo eta Orioko lagunek "Xua Gurasoekin Etxera" herri ekimena.
Ekainean aurkeztu zuten jendaurrean eta hainbat ekintza iragarri zituzten irailetik aurrera; sinadura bilketa, mozio aurkezpenak, kanta baten sorrera, postal bidalketa, arropa salmenta... Laster emango dute xehetasun gehiagoren berri:
DATOZEN DEIALDIAK
Abuztuak 30, ostirala:
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Irailetik aurrera:
"Xua Gurasoekin Etxera" herri ekimenaren ekintzen abiatzea.