Troia inguruan ikusi ditugu langileak katenaria konpontzen. Euskotrenek ere hala eman du aditzera sare sozialen bidez. Azpiegituran izan den arazo bat tarteko etenda geratu dela goizeko lehen orduan, tren zerbitzua. Ondorioz, azken orduotan, autobus zerbitzua eskaintzen aritu dira Errekalde eta Orio artean. 11:00ak pasatxorako konpondua zuten matxura. Euskotrenek aditzera eman duenez, tren zerbitzua berrezarri da Errekalde eta Usurbil artean.