Herriko ordezkaritza zabala, gaurko Kontxako Banderaren sailkatze estropadan

Ostegun honetatik jokoan izango da Kontxako Bandera. 17:30etan Donostiako uretan ospatuko den sailkatze proban herriko arraunlari bat baino gehiago lehiatuko dira arraun talde ezberdinetan.

Heldu da arraun munduko proba entzutetsuena. Ostegun honetatik jokoan izango da Kontxako Bandera. Gaur (abuztuak 29) sailkapen proba Donostian, 17:30etan hasita. 16:30etatik aurrera Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du saioa. Gogoan izan, datozen bi igandeotan, irailaren 1ean eta 8an Donostiako uretan jokatuko den txapelketan sailkatzeko proba izango da ostegun honetakoa. Emakumezkoen 20 talde lehiatuko dira, gizonezkoen 23 talde. Zazpina ontzi baino ez dira sailkatuko gaur, donostiarrekin batera Kontxako Bandera jokatuko den bi jardunaldietarako.

Eta adi, ohi bezala, herriko ordezkari bat baino gehiago ikusiko dugu Kontxako badian lehia bizian. Emakumezkoetan, Nagore Arruti Donostiarra ontzian. Gizonezkoetan, Donostiarran Jon Agirrezabala, Hondarribia taldekoekin Alex Udabe, Ondarroakoen ontzian Iñaki Errasti eta Oriorekin lehian, Josu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga. Lehenbizi emakumezkoak lehiatuko dira 17:30etan. Ordu erdi beranduago abiatuko da gizonezkoen taldeen sailkatze proba. Zorte on!

KONTXAKO BANDERAREN SAILKATZE PROBA
Emakumezkoak: 20 talde
Ordua: 17:30.
Probaren luzeera: 1,5 milia.
A multzoa: Deusto-Tecuni-Bilbao, Gu Arraun, Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Bertako Igogailuak, Isuntza-Elecnor-Cikautxo, Kaiku Aguren, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, Tolosaldea, Zumaia-Salegi jatetxea.
B multzoa: Cabo, Club de Regatas Salgado Perillo, Club do Mar de Mugardos, C.R Mecos-Coruxo-Isabel, Hercos Colindres, Hernani Mitxelena Mekanizatuak, Lapurdi, Nautico de Riveira, Ondarroa Cikautxo, SD Tiran Pereira.

Gizonezkoak: 23 talde
Ordua: 18:00.
Probaren luzeera: 3 milia.
A multzoa: Astillero, Bermeo Urdaibai Avia, Cabo, Go Fit Hondarribia, Kaiku Ugaren, Lekittarra-Elecnor-BM, Ondarroa-Cikautxo, Orio-Babyauto, San Pedro-Serkom, Santurtzi-Iberdrola, Zarautz-Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia.
B multzoa: Arkote Helvetia, C.R Mecos Isabel, Club de Remo Ares, Deusto-Tecuni-Bilbao, Getaria, Lapurdi, Mutriku, S.D.R Pedreña-Grupo Dynasol, San Juan, SD Tiran Pereira, Zumaia-Delteco.