Kontxako Bandera ikustera joateko tren zerbitzu gehiago igandean

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 30a, 09:14

Datozen bi igandeotan Donostiko uretan jokatuko den Kontxako Bandera ikustera joateko tren zerbitzua indartu du Euskotrenek, urtero moduan. Adi, irailaren 9an jarriko du indarrean neguko ordutegia. Irailarekin batera beste hainbat zerbitzuetan ere antzeko aldaketak izango dira. Udakotik urtean zehar izaten den ohiko ordutegira igaroko dira.

Urtero moduan, datozen bi igandeotan Donostian jokatuko den Kontxako Banderaren bi jardunaldiez gozatzeko tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek. Orduotan igaroko dira zerbitzuok Usurbildik Donostia aldera: 8:24, 9:24, 9:35, 9:54, 10:24, 10:35, 10:54, 11:24, 11:35.

Horrekin batera, gogoan izan, Euskotrenek irailaren 9an jarriko duela martxan neguko ordutegia. Hemen dituzue inguruotako tren zerbitzuen ordutegi berriak eskuratzeko estekak:
Amara-Bilbo
Bilbo-Amara
Hendaia-Lasarte

Lasarte-Hendaia

Informazio gehiago:
geltokian
euskotren.eus
944 333 333
@euskotrenEJGV

Sutegi udal liburutegia
Irailaren 9ra arte udako ordutegia izango du indarrean Sutegi udal liburutegiak. Astelehenetik ostiralera zabalduko dute, goizez, 9:30-14:00 artean. Irailaren 9an ohiko ordutegira itzuliko dira liburutegikoak, nahiz larunbatetan itxita segiko duen urrira arte: Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30 artean irekiko dute. Urritik aurrera larunbatetan ere zabalik izango da, 10:00-13:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Oiardo Kiroldegia
Hilabete amaierara arte ordutegi honetan zabalduko dute Oiardo Kiroldegia:
Lan egunetan: 7:00-13:00/15:30-20:15 (igerilekuaren itxiera: 12:45/20:00).
Larunbatetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).

Irailetik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira:
Lanegunetan: 07:00-12:30 /14:30-22:00 (igerilekuaren itxiera: 12:15/21:00). Larunbatetan: 9:00-21:30 (igerilekuaren itxiera: 21:00). Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30 (igerilekuaren itxiera: 12:45).

Informazio gehiago: 943 372 498 / kirola@usurbil.eus

Bus taxia
Etenda dago zerbitzua hilabete honetan. Irailean 2an itzuliko da bidera berriz, Usurbil erdigunea, auzoekin eta landa eremuarekin lotzen duen udal zerbitzua. Ohiko ordutegian eskainiko du zerbitzua bus taxiak. Guztira bost itzuli emango dizkio bus taxiak herriari, astelehenetik ostiralera, orduotan: 07:30, 10:30, 13:00, 15:30, 19:00. Informazio gehiago: 630 64 35 96.

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua ordutegi honetan dago zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00 /16:00-19:00.
-Larunbatak: 9:00-13:30.

 

KzGunea
Itxita dago. Irailaren 2an zabalduko dute berriz, astelehenetik ostiralera arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Honatx bertara datozen ikastaroak:
-Irailak 3-12, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Irailak 12-13, 18:00-20:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Irailak 16-27, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak".
-Irailak 23-25, 18:00-20:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Irailak 30, 16:00-18:00 "Musika aplikazioak zure Smartphonean".
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berria urrian abiatuko duten arren, irailean zabalduko dute euskaltegia, 2019-20 ikasturterako matrikulazioa bideratzeko. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es