Tremefil-Izaguirreko langileak: "Greba bertan behera uztea erabaki dugu"

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 30a, 10:35

Tremefil-Izaguirreko langileek lan-uzteak hasi zituzten uztailean. Langileek aditzera eman dutenez, "hitzarmen duin baten akordiora iritsi gara enpresako zuzendaritzarekin". %2ko igoera lortu dute enpresarekin izaniko negoziazioari esker.

Igoera batetik lineala izango da. “Gutxiago irabazten dutenak gehiago irabaziko dute eta, gehiago irabazten dutenak gutxiago”, langileen ordezkariek aditzera eman digutenez. "Bestetik, igoera finkoa. Irabazitako igoera, irabazita dago betiko. Beraz helburua lortuta, greba bertan behera uztea erabaki dugu".

Langileen ordezkariak NOAUA!ra igorri duten idatzian esker oneko agertu dira elkartasuna agertu dieten guztiekin. "Eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatu diren langileei eta pertsonei, beren elkartasun adierazpenengatik. NOAUA!ri ere eskerrak eman nahi dizkiogu Tremefil-Izaguirreko langileen ahotsa jaso eta zabaltzeagatik. Barkamenak eskatu Usurbilgo herritarrei egun hauetako megafono zaratarengatik". Bukatzeko, langile guztiei zuzendutako mezua zabaldu nahi dute: "indarra zuek daukazue. Baturik borrokatuz gero geldiezinak gara".