Zenbait zerbitzu ohiko ordutegian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 2a, 08:22

Astelehen honetan itzuliko da bidera bus-taxia, Oiardo Kiroldegiko ordutegia ere ohiko ordutegira. KzGunea eta Etumeta AEK euskaltegia berriz zabalduko dituzte oporren ostean. Iraila heldu da.

Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, gaurtik ohiko ordutegia izango du indarrean Kiroldegiak.
Lanegunetan: 07:00-12:30 /14:30-22:00 (igerilekuaren itxiera: 12:15/21:00). Larunbatetan: 9:00-21:30 (igerilekuaren itxiera: 21:00). Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30 (igerilekuaren itxiera: 12:45). Informazio gehiago: 943 372 498 / kirola@usurbil.eus

Bus taxia
Oporraldiagatik hilabetez etenda egon ostean, astelehen honetan irailaren 2an itzuli da bidera berriz, Usurbil erdigunea, auzoekin eta landa eremuarekin lotzen duen udal zerbitzua. Ohiko ordutegian eskainiko du zerbitzua bus taxiak. Guztira bost itzuli emango dizkio bus taxiak herriari, astelehenetik ostiralera, orduotan: 07:30, 10:30, 13:00, 15:30, 19:00. Informazio gehiago: 630 64 35 96.

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua ordutegi honetan dago zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00 /16:00-19:00.
-Larunbatak: 9:00-13:30.

KzGunea
Abuztuan itxita egon ostean, astelehen honetan, irailaren 2an zabalduko dute berriz, astelehenetik ostiralera arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Honatx bertara datozen ikastaroak:
-Irailak 3-12, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Irailak 12-13, 18:00-20:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Irailak 16-27, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak".
-Irailak 23-25, 18:00-20:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Irailak 30, 16:00-18:00 "Musika aplikazioak zure Smartphonean".
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berria urrian abiatuko duten arren, aste honetatik zabalik izango da euskaltegia, 2019-20 ikasturterako matrikulazioa bideratzeko, ordutegi honetan: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Sutegi udal liburutegia
Irailaren 9ra arte udako ordutegia izango du indarrean Sutegi udal liburutegiak. Astelehenetik ostiralera zabalduko dute, goizez, 9:30-14:00 artean. Irailaren 9an ohiko ordutegira itzuliko dira liburutegikoak, nahiz larunbatetan itxita segiko duen urrira arte: Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30 artean irekiko dute. Urritik aurrera larunbatetan ere zabalik izango da, 10:00-13:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Sexu Aholkularitza Gunea
Irailean berriz martxan izango da. Hilabeteko lehen, hirugarren eta egongo balitz, bosgarren astearteetan zabalik izaten da Usurbilgo Udalaren zerbitzua, 17:00-19:00 artean. Bertaratu nahi duenak aurrez hitzordua eskatu edo informazio gehiago jasotzeko bideok ditu: sexuaholku@usurbil.eus/ 697 919 516 / Kale Nagusia 43, behea (Gizarte Zerbitzuen egoitza).

Lurraldebus
Hilabete hau estreinatzearekin batera jarri du indarrean Lurraldebusek, neguko ordutegia. Hemen duzue: Lurraldebus

Euskotren
Euskotrenek irailaren 9an jarriko du martxan neguko ordutegia. Hemen dituzue inguruotako tren zerbitzuen ordutegi berriak eskuratzeko estekak:
Amara-Bilbo
Bilbo-Amara
Hendaia-Lasarte
Lasarte-Hendaia

Informazio gehiago:
geltokian
euskotren.eus
944 333 333
@euskotrenEJGV