Uda amaierako eta ikasturte hasierako ekitaldiak nagusi, iraileko kultur agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 2a, 09:01

Baxurde Krossa, ikastaroetako matrikulazioak, Santueneko jaiak, Harria Hitz bisita gidatuak edota Eguzki elkartearen 50. urtemuga festa dakar Usurbilgo Udalaren iraileko kultur agendak. 

Udako etenaldiaren ostean, egunotan jasoko duzue Usurbilgo Udalaren eskutik, estreinatu berri dugun iraileko kultur agenda. Uda amaierako hitzorduak eta ikasturte hasierakoek bat egingo dute hilabete honetan. Klasikoen artean, Santueneko jaiak, 12. Baxurde Krossa, kantu-jiraren itzulera, Masusta Kofradiaren eguna edota Harria Hitz bisita gidatuak izango ditugu.

Hitzordu berezien artean, Munalurrako Eguzki elkartearen 50. urtemuga festa. Eta adi, lehen hamabostaldi honetan bideratu beharko duzue, festa giroan hasiko dugun ikasturte berri honetarako iragarri diren ikastaroetako matrikulazioa.