Ikasturte berrirako ikastaro eskaintza zabala

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 2a, 11:56
Esperientzia Eskolako aurreko ikasturteko kideek Nafarroa aldera egin zuten txangoa. Argazkiaren egilea: Maria Jesus Etxeberria.

Iraila itzulera hilabetea izatearekin batera, matrikulazioena ere badugu. Gure aisialdi tartea antolatzeko garaia. Hemen 2019-20 denboraldi berrirako iragarri diren lehen ikastaroen bildumaren berri.

Sagarrondotik sagardora
Otsailaz geroztik abian izan den Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoko azken saio larunbatean, irailaren 7an. 9:00etan hasita Potxoenean, “sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak” Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin. Izen ematea eta argibide gehiagorako: 943 361 114, alkartasuna@usurbil.com, alkartasuna.eus

KzGunea
Irailean 16:00-20:00 artean irekiko dute Kzgunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Irailak 3-12, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Irailak 12-13, 18:00-20:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.
-Irailak 16-27, 16:00-18:00 “Ofimatika tresnak”.
-Irailak 23-25, 18:00-20:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Irailak 30, 16:00-18:00 “Musika aplikazioak zure Smartphonean”.
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute, astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 11:00-13:00 /18:00-20:00. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

EPA

Helduen Hezkuntza (“EPA”)
Bigarren hezkuntzako graduatua atera; unibertsitaterako, goi nahiz erdi mailako Lanbide Heziketa zikloetarako sarbide probak prestatu, oinarrizko hezkuntza gaiak landu, hizkuntzak, kultur jarduerak… Eta eskaintza zabalagoa du 18 urtetik gorakoei zuzenduriko Helduen Hezkuntzak. Matrikulatzeko irailaren 14ra arteko epea dago. Informazio gehiago:
943 37 64 43
info@epalasarte.eus
epalasarte.eus

Einean Guraso Eskola
Irailaren 20a baino lehen bideratu beharko da izena, Einean Guraso Eskolak iragarri duen ikastaro eskaintza honetan:

Oinarrizko argazkilaritza digitala
Oinarrizko argazkilaritza digitala I:
Noiz: asteartero 19:00etan. Ordu eta erdi.
Iraupena: urria-abendua.
Adina: 16 urtez gorakoentzat.

Oinarrizko argazkilaritza digitala II:
Noiz: ostegunero 19:00etan, ordu eta erdi.
Iraupena: urria-abendua.
Adina: 16 urtez gorakoentzat.
Baldintza: Lehengo zatia egina izatea edo argazkilaritza digitalari buruzko ezagutza izatea.
Irakaslea:Ibai Arrieta (635 70 14 73/ argazkikastaroa.usurbil@gmail.com)

Bitxigintza ikastaroa
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:“Ikastaro honetan esperimentazioaz gozatuko dugu. Bitxiak egiteko dauden aukeretako batzuk ezagutuko ditugu eta teknika ezberdinak praktikan jarriz, guretzako edo oparitzeko bitxiak sortuko ditugu”.
Irakaslea: Agara Agirre (653 71 00 73)

Laboreak
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena:urria-ekaina.
Zehaztasunak:bolilloak, punto cruz, gantxilloa...
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Yoga
Noiz:
astean behin ordu eta erdi.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Irakasleak: Katia (636 71 15 14)/ Sebas (605 72 28 25).

Pintura
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:oleoa, akuarela, pastela...
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Sabel dantza / Hip hop
Noiz: astean behin ordu eta erdiz.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:bi dantza hauek ikasteko aukera.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).

Santuenea Elkartea
Eskaintza zabala prestatu du auzo elkarteak ikasturte berrirako:
-Astelehenak:
17:00 Tai-Chi
19:10/20:15 Aeroyoga.
-Astearteak:
9:05/ 14:45 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa
16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00 Hatha yoga.
-Asteazkenak:
18:05/19:10/20:15 Aeroyoga.
-Ostegunak:
09:05 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa.
17:00 Reiki.
20:30-22:00 Hatha yoga.
-Ostiralak:
17:00 Tai-chi.
19:00 Pintura ludotekan.

Hasiera data eta izen ematea:
Santuenea 12koak:
Aeroyoga: irailak 16 (615 71 59 91).
Yoga: irailak 24 (619 79 11 70).
Tai-chi: Urriko lehen astean (jubilatuetan).

Santuenea 16koak (Ludoteka):
Pintura (haurrak): Irailak 6 (630 20 84 71/ 670 02 77 31).

Esperientzia Eskola
Irailaren 17an hasiko dute ikasturte berria. 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako eskolan izen ematea Gizarte Zerbitzuetan bideratu behar da. Informazio gehiago: 943 377 110.