Irailaren 9a, ikasgeletara itzultzeko eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 2a, 11:28

Oporraldiko azken egunak dituzte ikasleek. Astebete barru itzuliko dira ikasgeletara, irailaren 9an irekiko dituzte ikastetxeetako ateak.

Ikastetxeetako langileak gaurtik lanean izango diren arren, ikasleak astebete barru itzuliko dira ikasgeletara. Irailaren 9an abiatuko da 2019-20 ikasturtea.

Lanbide Eskola
Irailaren 10ean hasiko dituzte klaseak, baina bezperan, hilaren 9an izango dute aurkezpena, ikastetxeko areto nagusian:
10:00 Erdi mailako zikloetako lehen ikasturteko ikasleentzat.
10:15 Goi mailako zikloetako lehen ikasturteko ikasleentzat.
10:30 Bigarren ikasturteko ikasleentzat.
Informazio gehiago: 943 364 600 / lhusurbil.eus

Udarregi Ikastola
Irailaren 9an hasiko dute ikasturte berria HH eta LHko ikasleek, 9:00-12:30 artean. DBH-koek lehenago, ostiral honetan (irailak 6) izango dute aurkezpen eguna 11:00etan. Informazio gehiago: udarregi.eus 

Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiak
Gipuzkoako Eskola Txikiek ere irailaren 9a (astelehena) dute 2019-20 ikasturtea abiatzeko eguna. Informazio gehiago: eskolatxikiak.eus

Zumarte Musika Eskola
Ikastetxeekin batera, irailaren 9an abiatuko dute ikasturte berria Zumarte Musika Eskolakoek. Hala jakinarazi dute, zumarte.eus atarian. Gogoan izan, 2019-20 ikasturterako matrikulazioa aurreko udaberrian bideratu zuten.