Herriko arraunlariak, Kontxako Banderaren jardunaldi erabakigarrira begira

Kontxako Banderaren sailkapeneko lehen zortzi postuetan diren Orio, Ondarroa, Hondarribia eta Donostiarra ontzietan lehiatzen ikusiko dugu herritar talde bat, irailaren 8ko bigarren eta azken jardunaldi erabakigarrian.

Emakumezkoetan, Nagore Arruti lehiatuko da lehen jardunaldian zazpigarren postuan sailkatu zen Donostiarra ontzian. Gizonezkoetan, lehen jardunaldian lehen postua eskuratu zuten, Hondarribia taldekoekin Alex Udabek, bigarrena Oriorekin arraunean Josu Ostolazak eta Odei Arrizabalagak, seigarrena Donostiarrarekin Jon Agirrezabalak eta zazpigarrena Ondarroarekin Iñaki Errastik. Gogoan izan, emakumezkoen estropada 11:00etan ospatuko da, ordubete beranduago gizonezkoena. Zorte on!

Tren zerbitzu bereziak
Aurreko igandean bezala, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldira joateko ohi baino tren zerbitzu eskaintza zabalagoa izango da irailaren 8an. Orduotan igaroko dira zerbitzuok Usurbildik Donostia aldera: 8:24, 9:24, 9:35, 9:54, 10:24, 10:35, 10:54, 11:24, 11:35.

Informazio gehiago:
geltokian
euskotren.eus
944 333 333
@euskotrenEJGV

KONTXAKO BANDERA, 1. jardunaldiko sailkapena

Emakumezkoen estropada


Gizonezkoen estropada

Irudiak: EITB.