Iraileko Harria Hitz bisita gidatuetan lehena, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 6a, 07:35

Frontoitik abiatuta, herriko kultur altxorretan barrena bidaiatzeko aukera izango da, Txalaparta Txokoa eta Zumeta Arte Estudioa ezagutzearekin batera. Hurrengo txangoa, irailaren 28an; Dzirt-Dzart, bat-batean marrazteko saio eta guzti.

Larunbateko hitzordurako izena gogoan izan, aurrez eman beharko da. Doan, bisitari kopuru mugatu batek hartu ahalko du parte irailaren 7ko bisita gidatuan. Hilabetea amaitzerako bigarren hitzordu bat ere antolatu dute Ereiten eta Usurbilgo Udalak irailaren 28rako. Hemen xehetasunak:

IRAILAK 7, LARUNBATA
10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
10:05 HARRIA HITz bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua).
11:15 Zumetaren Arte Estudiora bisita.
12:35 TxTxTx Txokoaldeko Txalapartaren Txokora bisita.

Zehaztasunak: "60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.  

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu". 

Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro  Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).
Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ereiten.


______________________________________________________________________________________________
IRAILAK 28, LARUNBATA
10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.
11:15 DZIRT-DZART saioa.

Zehaztasunak: "Ikasturtea gogotsu eta umorez hasteko irailaren 28an HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena proposatuko dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Hainbat marrazkilari eta aurkezle bat izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…

Horretarako, lehenengo Harria Hitz ibilbidea burutuko dugu. 60ko hamarkadara egingo dugun bidaia (eta gogoeta) hau izango da Dzirt-Dzart saioaren haria. Tradizioa eta modernitatea uztartzeko beharra, euskal sorkutzarekin konpromezua eta 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere izango dira jorratuko diren gaiak besteak beste".

Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira

Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro 

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ereiten.