Kontxako estropadak eta Zarauzko Euskal Jaiak tarteko, tren zerbitzu bereziak

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 6a, 10:32

Ospakizun asteburu luzea Usurbildik gertu Donostian eta Zarautzen, estropadak eta Euskal Jaiak tarteko. Batera zein bestera joan etorria egiteko tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek.

Urtero moduan, Donostian jokatuko den Kontxako Bandera ikustera joateko tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek. Orduotan igaroko dira zerbitzuok Usurbildik Donostia aldera: 8:24, 9:24, 9:35, 9:54, 10:24, 10:35, 10:54, 11:24, 11:35.

Gogoan izan, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia jokatuko da Donostiako uretan. Emakumezkoetan, Nagore Arruti lehiatuko da lehen jardunaldian zazpigarren postuan sailkatu zen Donostiarra ontzian. Gizonezkoetan, lehen jardunaldian lehen postua eskuratu zuten Hondarribia taldekoekin Alex Udabek, bigarrena Oriorekin arraunean Josu Ostolazak eta Odei Arrizabalagak, seigarrena Donostiarrarekin Jon Agirrezabalak eta zazpigarrena Ondarroarekin Iñaki Errastik. Gogoan izan, emakumezkoen estropada 11:00etan ospatuko da, ordubete beranduago gizonezkoena. Zorte on!

Zubietako akten irakurketa
Donostiako Euskal Jaien baitan, Kontxako Bandera jokatu bezperan, irailaren 7an ospatuko duten Gaztelu Egunean Zubietako akten irakurketa ekitaldia antolatu dute hiriburuko Konstituzio plazan arratsaldeko 20:30etan.

Euskal Jaietara ere trenez
Zerbitzu bereziak iragarri ditu baita Euskotrenek, Zarauzko Euskal Jaietara joateko. Astelehenetik astearterako, irailaren 9tik 10erako gauean tren zerbitzu bereziak izango dira Zarautzetik itzultzeko, orduro 23:38-6:38 artean. 16 minututan helduko dira Usurbila. Usurbildik ere Zumaia nahiz Donostiaraino bidaiatzeko aukera izango da astelehen gauean, orduro 23:04-6:04 artean. Azken zerbitzu berezia, 6:34an.

Horrekin batera, gogoan izan, Euskotrenek irailaren 9an jarriko duela martxan neguko ordutegia. Hemen dituzue inguruotako tren zerbitzuen ordutegi berriak eskuratzeko estekak:
Amara-Bilbo
Bilbo-Amara
Hendaia-Lasarte

Lasarte-Hendaia

Informazio gehiago:
geltokian
euskotren.eus
944 333 333
@euskotrenEJGV