Alex Udabe eta Hondarribia, Kontxako garaileak

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 9a, 10:00

Zubietar batek irabazi du bigarren urtez jarraian Kontxako Bandera; Alex Udabe Pagolak eta Hondarribiak. Segidan duzue atzo arraun talde ezberdinetan lehiatu ziren herritarren sailkapena. 

Arraun munduko festa handia atzo Donostiako uretan. Jokoan zen Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi erabakigarria. Ikusgarria izan den lehiaren amaieran, gizonezkoen txapelketako bandera Hondarribiak irabazi zuen. Eta Hondarribiak talde kideen artean duen zubietar Alex Udabe Pagolak. Zorionak!

Aurretik emakumezkoen estropada jokatu zen. Donostiarra ontziarekin lehiatu zen Nagore Arruti Urkiola. Bosgarren postuan sailkatu zen. Gizonezkoetan, Hondarribiaren atzetik, ia 7 segundura bigarren postuan sailkatu zen Orio eta Oriorekin lehiatu ziren bi herritarrak; Josu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga. Laugarren postuan amaitu zuen Kontxako Bandera Donostiarrak eta Jon Agirrezabalak. Zazpigarrenean Ondarroak eta Iñaki Errastik. Zorionak guztioi!

Albiste honi atxikitako argazkietan, bi talde txapeldunen irudiak. Hondarribia taldea Kontxako Bandera irabazi berritan Donostian. Eta Orioko neskak, bandera astinduz, Usurbilgo Kale Nagusitik furgonetan egin zuten zeharkaldia. Xingola Usurbil Twitter erabiltzaileak jaso zuen irudia.


KONTXAKO BANDERA
EMAKUMEZKOEN ESTROPADETAKO SAILKAPENA
1-Orio: 21:28.48
2-Arraun Lagunak 21:57.42
3-Hondarribia 22:04.20
4-Hibaika 22:07.16
5-Donostiarra 22:13.40
6-San Juan 22:19.40
7-Riveira 22:22.66
8-Zumaia 22:50.28

GIZONEZKOEN ESTROPADETAKO SAILKAPENA
1-Hondarribia 39:01.58
2-Orio 39:08.38
3-Santurtzi 39:24.86
4-Donostiarra 39:26.62
5-Bermeo-Urdaibai 39:32.30
6-Zierbena 39:38.20
7-Ondarroa 39:50.22
8-Kaiku 40:28.04

Argazkiak:
-Hondarribiakoak ageri diren argazkiaren egilea: Hondarribia A.E.
-Orioko neskak ageri diren argazkiaren egilea: Xingola Usurbil.