Ikasgeletara itzultzeko eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 9a, 09:15

Akabo oporrak. Itzuli da iratzargailuen aginduetara esnatu, eta berriz liburu artera bueltatzeko unea. Ikasgelak zabaldu berri dituzte. Abiatu berri dute 2019-20 ikasturte berria ikastetxeetan.

8:45 aldera nabaria, azken bi hilabeteotan erabateko lasaitasuna bizi izan duten eremuetan, auto nahiz oinezkoen joan etorria. Itzuli da egunerokotasuna. Guraso eta haurren mugimendua nabari zen ikastetxeen bueltan. Motxilak, liburuak hartuta, ikasgeletara itzultzeko eguna dute astelehen hau ikasleek.

Abiatu berri dute 2019-20 ikasturtea.

Udarregi Ikastola
Goizeko 9:00etan hasi dute HH eta LHko ikasleek ikasturte berria. Lehen asteotan goizez baino ez dituzte izango klaseak. DBH-koek joan den ostiralean izan zuten aurkezpen eguna. Informazio gehiago: udarregi.eus 

Lanbide Eskola
Astearte honetan, irailaren 10ean hasiko dituzte klaseak, baina gaur, hilaren 9an izango dute aurkezpena, ikastetxeko areto nagusian:
10:00 Erdi mailako zikloetako lehen ikasturteko ikasleentzat.
10:15 Goi mailako zikloetako lehen ikasturteko ikasleentzat.
10:30 Bigarren ikasturteko ikasleentzat.
16:00 Eskaintza partziala areto nagusian.
Informazio gehiago: 943 364 600 / lhusurbil.eus

Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiak
Gipuzkoako Eskola Txikiek ere astelehen hau (irailak 9) dute 2019-20 ikasturtea abiatzeko eguna. Informazio gehiago: eskolatxikiak.eus