Ikasturtea dantza batean hasteko eskaintza prest Orbeldi U.D.T.-k

Haur nahiz helduentzako ikastaroekin egitarau zabala iragarri du urte osorako Orbeldi U.D.T.-k. Izena emailez edo ostegun eta ostiral honetan Oiardo Kiroldegiko dantza gelara gerturatuta eman ahalko duzue.

2019-20 ikasturtea dantza batean bizitzeko egitaraua josi du Orbeldi D.T.-k. Ikastaro eskaintza plazaratu du. Segidan dituzue xehetasunak. Dantza taldetik ohartarazi dutenez, “ikastaro guztien prezioaren barruan 15 euro balio duen asegurua sartzen da. Ikastaro bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero asegurua behin ordainduta nahikoa izango da”. Izen emateko eta informazio gehiagorako:
orbeldi.udt@gmail.com
irailak 12-13, 17:00-19:30 artean Oiardo Kiroldegiko dantza gelan.

Haurrentzako eskaintza:
LH 1-2, astelehenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
LH 3-4, ostiraletan: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00.
LH 5-6, asteazkenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45. 
DBH, ordua apuntatzen direnen artean erabakiko da.

Helduentzako eskaintza:
-Irailak 30-ekainak 29: astelehenero 19:00-21:00 artean, oinarrizko euskal dantzak. “Euskal Herriko dantzen pausoak lantzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 1-abenduak 17: asteartero 19:00-20:00 artean, dantza hastapenak. “Pausoak hasiera hasieratik ikasteko aukera (jauziak, arin-arina, fandangoa…). Hiruhilabeteko ikastaroa”. 45 euro.
-Urriak 1-ekainak 30: asteartero 19:00-20:30 artean, erromeri taldea. “Plazan jai giroan dantzatzen diren dantzen ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 2-maiatzak 27: asteazkenero 18:30-20:30 artean, dantza garaikidea. “Eneko Gil dantzariarekin garaikide estiloan sakontzeko ikastaroa”. 135 euro.
-Urriak 3-ekainak 25: ostegunero 19:00-21:00 artean eta larunbatero 10:00-12:00 artean, euskal dantzen taldea. “Euskal dantzen teknika hobetzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).