Aldaketa, bus taxiaren ordutegian

Orain arteko zerbitzu kofuru bera mantendo du, irailaren 2tik berriz ere bidean den bus taxiak. Udalak ohartarazi duenez ordea, zerbitzuetako bat orduz aldatu da. 13:00ekoa, 13:30etara atzeratu dute.

Bus taxia
Oporraldiagatik hilabetez etenda egon ostean, irailaren 2an itzuli zen berriz bidera, Usurbil erdigunea, auzoekin eta landa eremuarekin lotzen duen udal zerbitzua. Guztira bost itzuli emango dizkio bus taxiak herriari, astelehenetik ostiralera. Ordutegian ordea aldaketa txiki bat egon dela ohartarazi du Udalak. Orain arte 13:00ean eskaintzen zen zerbitzua, 13:30etatik aurrera eskainiko da. Honenbestez orduotan abiatuko da Kaxkotik bus taxia: 07:30, 10:30, 13:30, 15:30, 19:00. Informazio gehiago: 630 64 35 96.

Sutegi udal liburutegia
Astelehen honetan, irailaren 9an ohiko ordutegira itzuli dira liburutegikoak, nahiz larunbatetan itxita segiko duen urrira arte. Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30 artean irekiko dute. Urritik aurrera larunbatetan ere zabalik izango da, 10:00-13:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren
Euskotrenek ere astelehen honetan, irailaren 9an jarri du martxan neguko ordutegia. Hemen dituzue inguruotako tren zerbitzuen ordutegi berriak eskuratzeko estekak:
Amara-Bilbo
Bilbo-Amara
Hendaia-Lasarte
Lasarte-Hendaia

Informazio gehiago:
geltokian
euskotren.eus
944 333 333
@euskotrenEJGV

Lurraldebus
Hilabete hau estreinatzearekin batera jarri zuen indarrean Lurraldebusek, neguko ordutegia. Hemen duzue: Lurraldebus

Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, ohiko ordutegia du indarrean Kiroldegiak hilabete hasieratik.
Lanegunetan: 07:00-12:30 /14:30-22:00 (igerilekuaren itxiera: 12:15/21:00). Larunbatetan: 9:00-21:30 (igerilekuaren itxiera: 21:00). Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30 (igerilekuaren itxiera: 12:45). Informazio gehiago: 943 372 498 / kirola@usurbil.eus

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua ordutegi honetan dago zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00 /16:00-19:00.
-Larunbatak: 9:00-13:30.

KzGunea
Abuztuan itxita egon ostean, irailaren 2an zabaldu zuten berriz KzGunea. Hilabete amaierara arte, astelehenetik ostiralera irekiko dute, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Honatx bertara datozen ikastaroak:
-Irailak 12-13, 18:00-20:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Irailak 16-27, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak".
-Irailak 23-25, 18:00-20:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Irailak 30, 16:00-18:00 "Musika aplikazioak zure Smartphonean".
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berria urrian abiatuko duten arren, 2019-20 ikasturterako matrikulazioa bideratzeko zabalik dute euskaltegia astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Sexu Aholkularitza Gunea
Irailean berriz martxan izango da. Hilabeteko lehen, hirugarren eta egongo balitz, bosgarren astearteetan zabalik izaten da Usurbilgo Udalaren zerbitzua, 17:00-19:00 artean. Bertaratu nahi duenak aurrez hitzordua eskatu edo informazio gehiago jasotzeko bideok ditu: sexuaholku@usurbil.eus/ 697 919 516 / Kale Nagusia 43, behea (Gizarte Zerbitzuen egoitza).