Kantu Taldea astelehenean itzuliko da ikastarora

Udako oporralditik itzultzear dira Usurbilgo kantu zaletuak ere. Astelehenean helduko diote berriro entsegu saioei eta hilaren 28an irtengo dira berriz plazara kantu jiran. Lerrootan dituzue xehetasunak baita herri mailan antolatu diren beste hamaika ikastaroren berri ere.

Kantu Taldea
Irailaren 16an itzuliko da Kantu Taldea, urtean zehar izaten duen ikastarora. Entsegu saioak, ohi bezala astelehenero hilaren 16tik aurrera, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Uda osteko lehen kantu-jira hilaren 28an, 12:30etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. 

Orbeldi U.D.T.
2019-20 ikasturtea dantza batean bizitzeko egitaraua josi du Orbeldi D.T.-k. Ikastaro eskaintza plazaratu du. Segidan dituzue xehetasunak. Dantza taldetik ohartarazi dutenez, “ikastaro guztien prezioaren barruan 15 euro balio duen asegurua sartzen da. Ikastaro bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero asegurua behin ordainduta nahikoa izango da”. Izen emateko eta informazio gehiagorako:
orbeldi.udt@gmail.com
irailak 12-13, 17:00-19:30 artean Oiardo Kiroldegiko dantza gelan.

Haurrentzako eskaintza:
LH 1-2, astelehenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
LH 3-4, ostiraletan: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00.
LH 5-6, asteazkenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45. 
DBH, ordua apuntatzen direnen artean erabakiko da.

Helduentzako eskaintza:
-Irailak 30-ekainak 29: astelehenero 19:00-21:00 artean, oinarrizko euskal dantzak. “Euskal Herriko dantzen pausoak lantzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 1-abenduak 17: asteartero 19:00-20:00 artean, dantza hastapenak. “Pausoak hasiera hasieratik ikasteko aukera (jauziak, arin-arina, fandangoa…). Hiruhilabeteko ikastaroa”. 45 euro.
-Urriak 1-ekainak 30: asteartero 19:00-20:30 artean, erromeri taldea. “Plazan jai giroan dantzatzen diren dantzen ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 2-maiatzak 27: asteazkenero 18:30-20:30 artean, dantza garaikidea. “Eneko Gil dantzariarekin garaikide estiloan sakontzeko ikastaroa”. 135 euro.
-Urriak 3-ekainak 25: ostegunero 19:00-21:00 artean eta larunbatero 10:00-12:00 artean, euskal dantzen taldea. “Euskal dantzen teknika hobetzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).

 


Oiardo Kiroldegia
Helduentzako spinning, pilates, 3. adina, zunba, total training, jumpfit, bizkar osasuna, hipopresiboak, yoga-mindfullness, mantenu gimnasia, eskalada. Uretako jardueretan, ur entrenamendu gidatua, matropilates, aquagym, aquazumba, igeriketako saioak (hastapena, hobekuntza eta entrenamendua). Haurrentzako zumba, eskalada, jumping, ur jarduera ezberdinekin batera. Irailaren 16tik 20ra ikastaroak probatzeko doako saioetan parte hartzeko aukera izango da. Informazio gehiago: 943 37 24 98 / kirola@usurbil.eus

 


KzGunea
Irailean 16:00-20:00 artean irekiko dute Kzgunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Irailak 12-13, 18:00-20:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.
-Irailak 16-27, 16:00-18:00 “Ofimatika tresnak”.
-Irailak 23-25, 18:00-20:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Irailak 30, 16:00-18:00 “Musika aplikazioak zure Smartphonean”.
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Maila guztietako ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak), motibaziorako jarduerak, autoikaskuntza metodoa, online zerbitzua... eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute, astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 11:00-13:00 /18:00-20:00. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Esperientzia Eskola
Irailaren 17an hasiko dute ikasturte berria. 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako eskolan izen ematea Gizarte Zerbitzuetan bideratu behar da. Informazio gehiago: 943 377 110.12:30etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Helduen Hezkuntza Iraunkorra (“EPA”)
Bigarren hezkuntzako graduatua atera; unibertsitaterako, goi nahiz erdi mailako Lanbide Heziketa zikloetarako sarbide probak prestatu, oinarrizko hezkuntza gaiak landu, hizkuntzak, kultur jarduerak… Eta eskaintza zabalagoa du 18 urtetik gorakoei zuzenduriko Helduen Hezkuntzak. Matrikulatzeko irailaren 14ra arteko epea dago. Informazio gehiago:
943 37 64 43
info@epalasarte.eus
epalasarte.eus

Einean Guraso Eskola
Irailaren 20a baino lehen bideratu beharko da izena, Einean Guraso Eskolak iragarri duen ikastaro eskaintza honetan:

Oinarrizko argazkilaritza digitala
Oinarrizko argazkilaritza digitala I:
Noiz: asteartero 19:00etan. Ordu eta erdi.
Iraupena: urria-abendua.
Adina: 16 urtez gorakoentzat.

Oinarrizko argazkilaritza digitala II:
Noiz: ostegunero 19:00etan, ordu eta erdi.
Iraupena: urria-abendua.
Adina: 16 urtez gorakoentzat.
Baldintza: Lehengo zatia egina izatea edo argazkilaritza digitalari buruzko ezagutza izatea.
Irakaslea:Ibai Arrieta (635 70 14 73/ argazkikastaroa.usurbil@gmail.com)

Bitxigintza ikastaroa
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:“Ikastaro honetan esperimentazioaz gozatuko dugu. Bitxiak egiteko dauden aukeretako batzuk ezagutuko ditugu eta teknika ezberdinak praktikan jarriz, guretzako edo oparitzeko bitxiak sortuko ditugu”.
Irakaslea: Agara Agirre (653 71 00 73)

Laboreak
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena:urria-ekaina.
Zehaztasunak:bolilloak, punto cruz, gantxilloa...
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Yoga
Noiz:
astean behin ordu eta erdi.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Irakasleak: Katia (636 71 15 14)/ Sebas (605 72 28 25).

Pintura
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:oleoa, akuarela, pastela...
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Noiz:
astean behin bi ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Sabel dantza / Hip hop
Noiz: astean behin ordu eta erdiz.
Iraupena: urria-ekaina.
Zehaztasunak:bi dantza hauek ikasteko aukera.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).

Santuenea Elkartea
Eskaintza zabala prestatu du auzo elkarteak ikasturte berrirako:
-Astelehenak:
17:15 Tai-Chi 
19:10/20:15 Aeroyoga.
-Astearteak:
9:05/ 14:45 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa
16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00 Hatha yoga.
-Asteazkenak:
18:05/19:10/20:15 Aeroyoga.
-Ostegunak:
09:05 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa.
17:00 Reiki.
20:30-22:00 Hatha yoga.
-Ostiralak:
17:15 Tai-chi.
19:00 Pintura ludotekan.

Hasiera data eta izen ematea:
Santuenea 12koak:
Aeroyoga: irailak 16 (615 71 59 91).
Yoga: irailak 24 (619 79 11 70).
Tai-chi: Urriko lehen astean (jubilatuetan). Izen emateko: 675 006 445 (Maribi), 645 720 696 (Rosarito).

Santuenea 16koak (Ludoteka):
Pintura (haurrak): Irailak 6 (630 20 84 71/ 670 02 77 31).