12. Baxurde Krosean izen emateko epea, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 11a, 10:40

Lasterkarien topagunea bilakatuko da Usurbil igandean (irailak 15) 12. Baxurde Krosari esker. Opari eta zozketa ederrak, ibilbide ezin erakargarriagoa, eta giro hobea, ezinbestekoak bilakatu diren osagaiak ditugu Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko hitzorduan. Adi, izen emateko azken egunak dituzue honako hauek.

Entrenatzeko azken egunak dituzue honako hauek. Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko proba badator, igande honetan, irailaren 15ean. 

Bezperarako, irailaren 14ra arteko tartea duzue hamabigarren edizioko inskripzioak bideratzeko. Bi bideotatik: rockthesport.com atarian sartuta edo Oiardo Kiroldegian eskuragarri izango dituzuen inprimakiak beteta. 

Iazko formula errepikatuko dute aurten; helduentzako ibilbide bakarra iragarri dute, frontoian hasi eta amaituko den 10,75 kilometrokoa. "Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da, aldapa batzuk medio eta asfalto, hormigoi edo arri-txintxarreko bideen artean igaroko da", iragarri du Baxurde Txiki U.T.T.-k.

Haur eta gaztetxoentzako lasterketak ere iragarri dituzte. Helduena abiatu ostean, herrian barrena ospatuko dira, lehiakoarrak izango ez diren kross gaztetxook. Segidan dituzue xehetasunak.

Sari mordoa
Parte hartzeagatik tokiko produktu izarra; herriko sagardotegietako edari preziatudun sagardo botila bana jasoko dute 12. Baxurde Kroseko lasterkariek. Sariak jasoko dituzte, nola ez, helmugara azkarren heltzen diren lehen hiru emakumezko eta gizonezkoek. Eta adi, urtero moduan, proba amaieran, hainbat opari zozketatuko ditu Baxurde Txiki U.T.T.-k:
- Arrospide kutixi Otarra
- Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat
- Patrin bazkaria 2 lagunentzat
- Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat
- Laukoteko 2 tarta
- Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale
- Mariscos Bruñoko marisko otarra
- Aizpuruako maleta
- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa

IBILBIDEAK
Helduen krossa


Haurren krossa: benjaminak eta alebinak



Haurren krossa: infantilak eta kadeteak


12. BAXURDE KROSSA

Eguna: irailak 15, igandea.
Ordua: 10:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.
Zehaztasunak: 
10:30 Helduen lasterketa frontoitik: 10,75 kilometroko ibilbidea.
12:00 Haurren lasterketa ez lehiakorra: benjaminen (2010-11 urteetan jaiotako 8-9 urtekoen) eta alebinen (2008-09 urteetan jaiotako 10-11 urtekoen) 600 metroko ibilbidea.
12:10 Haurren lasterketa ez lehiakorra: infantilen (2006-07 urte arteetan jaiotako 12-13 urtekoen) eta kadeteen (2004-05 urte arteetan jaiotako 14-15 urtekoen) 1.000 metroko ibilbidea.
Oharra: prebenjaminen 200 metroko lasterketa.
Izen ematea: irailaren 14ko 16:00ak arte kronoak.com atarian edo Oiardo Kiroldegian eskuragarri izango diren inprimakiak beteta.
Lasterketa egunerako oharrak:
-9:00etatik aurrera, dortsal eta txip banaketa frontoian.
-Kontsigna: arropa uzteko lekua lasterketaren irteeratik gertu, frontoian.
-Zerbitzuak/sariak: parte hartzaile guztientzat asegurua, probaren erdian ur-hornidura, froga amaieran hamaiketakoa, dutxa zerbitzua Kiroldegian bertan, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria, parte hartzaile guztientzat oparia eta beste hainbat opariren zozketa.
Informazio gehiago: rockthesport.com 
Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.