Garbitaniaren gidari-biltzaileen lan-poltsa handiagotzeko hautaketa deialdian izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 12a, 10:22

Gidari-biltzaileen lan-poltsa handiagotzeko hautaketa prozesua deitu du Garbitania Zero Zabor S.M.-k, aipatu enpresari sor dakiokeen aldi baterako beharrak asetzeko. Deialdian izen emateko epea ostiral honetan, irailaren 13ra itxiko dute. Informazio gehiago eta oinarrien berri zehatzagoa lerrootan.

Etorkizunean sortu dakiokeen behin behineko edo aldi baterako beharrak asetzeko edota "hala badagokio, lanpostuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak" egiteko hondakin gidari biltzaileen lan poltsa handiagotzeko hautaketa prozesua deitu du Garbitania Zero Zabor S.M. enpresak.

Usurbilgo Udala kide duen entitate publikoaren "hautaketa prozesua gainditzen duten izangaiek egun indarrean dagoen lan poltsa handiagotuko dute, lortutako puntuen arabera. Lan poltsa hori erabili ahal izango da Garbitaniak izan litzakeen aldi baterako lan premiak betetzeko, unean uneko lanpostu hutsak betetzeko, aldi baterako programak egiteko, eginkizunen pilaketagatik, behin- behineko beharrak betetzeko eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da".

Garbitaniak ohartarazi duenez, hautaketa prozesuan fase guztiak gainditzen dituzten hautagaiekin handituko den lan-poltsa gehienez 5 urtez izango da indarrean edo "deialdi berria egin arteko iraupena izango du".

GARBITANIAREN DEIALDIAREN XEHETASUNAK:
Hautaketa prozedura: bi fase, oposizio aldia (60 puntu) eta lehiaketa aldia (40 puntu).
Epaimaihai kalifikatzailea: 
Garbitania Zero Zabor S.M.ren Administrazio Kontseiluak izendatutakoa.
Bete beharreko baldintzak: 16 urte beteak izatea, eskola-ziurtagiria izatea, 1. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila, C gidabaimena edo baliokidea izatea...
Eginkizunak: atez ateko bilketa lanak sistema hau duten udalerrietan, kamioiak gidatu eta bilketa burutzea, kamioiaz arduratzea, larrialdi guneen bilketa eta garbiketa, inzidentzien eta sortutako hondakinen ordainketak kontrolatzeko sistemen aplikazioa eta jarraipena, ontzi eta posteen garbiketa...
Urteko ordainkizun gordina: 27.875,24 €.
Lan ordutegia: Garbitaniak urtez urte zehaztutakoa, lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien arabera. 
Eskabideak: irailaren 13a baino lehen, Garbitania Zero Zabor S.M.ren bulegoetan aurkeztu 9:00-14:00 artean edo postaz bidali helbide honetara: Lastaola Poligonoa 3. A-12 eraikina, 20120 (Hernani). 
Oharra: eskabideak aurkezteko epea itxi ostean, hurrengo hamabostaldian plazaratuko ditu Garbitaniak, onartu eta bazterturiko eskabideen zerrendak garbitania.eus atarian.
Informazio gehiago: garbitania.eus
Deitzailea: Garbitania Zero Zabor S.M.