Hazilan, gazteak lan mundura bideratzeko programa

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 12a, 12:13

Gazteak lan mundura bideratzeko xedez sortu zen Hazilan programa. 20 eta 44 urteko gazteei zuzendua dago eta xede bikoitza du: goi mailako titulazioa dutenak aktibatu batetik, eta praktiken bidez lan merkatuan murgilduarazi bestetik. Metodologia berritzaile baten bitartez, ibilbide pertsonalizatu bat eskaintzen zaio gazte bakoitzari. Irailaren 20an amaituko da izen ematea.

 

Hazilan laneratze-proiektua 2016an jarri zen abian. Garapen Agentzien Euskal Elkartea da ekimen honen sustatzailea eta Eusko Jaurlaritzaren zein Europako Gizarte Funtsaren (%50eko finantziazioarekin) laguntza jasotzen du. “Langabetuen artean, 20-44 urte bitarteko gazte kualifikatuak, unibertsitate tituludunak edo goi mailako ikasketak dituztenak erronka nagusi dira guretzat”, prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez.

 

Teorikoa eta praktikoa

Bi zatitan garatzen da Hazilan egitasmoa. Lehen zatian orientazioa jasotzen dute. “Zeharkako konpetentzia sozioprofesionalak eta ahalduntzea landuz, lan-munduan sartzeko prozesua erraztea du helburu”.

Programaren bigarren zatia praktikarekin lotuta dago. Eta fase honetan “lanbide-trebakuntza hobetuko duen lanpostuari lotutako esperientzia eskuratuko dute”.

 

Izen emateko epea, irailak 20

Programan parte hartu nahi duten gazteek zein enpresek webgune honetan lor dezakete informazio gehiago: hazilan.eus. Baita Andoaingo Udalean ere. Gogoan izan Andoainen dela Beterri-Buruntzako garapen agentziaren egoitza:

Urigain etxea. La Salle etorbidea, 6. 20140 Andoain. Gipuzkoa.

943 304 221.

hazilan@andoain.eus