"Hil arte bizi", Floxbinen lan berria entzungai

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 13a, 21:10

Lan berria eta bildumako abestietako baten bideoklipa sarera igo dituzte azken orduotan. 

"Hil arte bizi" Floxbinen lan berria entzungai duzue jada sarean. Usurbilgo taldeak 10 abesti berri kaleratu ditu, "hil arte bizi" izeneko bilduman. Abesti sorta entzungai jartzearekin batera, haietako batekin, "Usteak erdia ustel" izenekoarekin bideoklipa ere sortu diote eta bart gauetik ikusi eta entzun ahal duzue Youtuben. Albiste honi atxikia duzue. 

Azken urtean ekoitzitako Floxbinen lan berria, "Iñaki Abuin-ek (Mad Butcher) grabatua eta masterizatua" izan da, Phantom Studios -en. "Nahasketa Iñaki Abuin eta Floxbin-en artean. Irudia Unai Araneren eskutik".

2016koa da Joxeba Agirresarobe, Rafael Bajo, Iñigo Roteta eta Iñaki Udaberen aurreko lana, "Ak!" izenekoa. Oraingoak 10 abesti berri dakartza, bat ingelesez gainerakoak euskaraz. 

LAN BERRIKO ABESTIAK
01. Gezurrak
02. Usteak erdia ustel
03. Zure izana
04. Ez ditut maite
05. Terrorisex
06. Buruen zirkoa
07. Hitzak
08. Intro
09. xxx
10. Suzie Q

Floxbinen abestiok entzungai hemen: https://floxbin.bandcamp.com/album/hil-arte-bizi