Errebotea eta futbola Baxurde Krosarekin batera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 13a, 09:15

56. Endika Abril Errebote Txapelketako bigarren jardunaldia ospatuko da igandean. Bezperan, denboraldi berriko Usurbil F.T.-ren neurketa Haranen.

Udako etenaldiaren ostean, ohiko jardunera itzultzen hasiak dira herriko kirol taldeak. Astebururako Haranen iragarria du Usurbil F.T.-k denboraldiko lehen neurketa, erregionalena. 16:00etan hasita Anaitasuna taldearekin lehiatuko da.

Bada kirol agendan bigarren hitzordu bat ere; igandean, Baxurde Krosarekin batera, 56. Endika Abril Errebote Txapelketako bigarren jardunaldia ospatuko da. Neurketetako bat Zubietan, zubietarren eta Hazparneren (Lapurdi) artekoa 11:00etan hasita.

Irailaren 8an ospatzekoa zen txapelketako lehen jardunaldia Zubietan, baina eguraldia tarteko bertan behera geratu zen Zubieta eta Baigorriko Zaharrer Segi taldeen arteko partida. Asteotan jokatuko dute.

Guztira 8 talde ari dira parte hartzen txapelketa honetan. Irailaren 22ko asteburura arte luzatuko da itzuli bakarreko ligaxka, lehen fasea. Partidak Zubieta, Oiartzun eta Villabonako plazetan jokatuko dira.

FUTBOLA HARNEN

Irailak 14, larunbata
16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Anaitasuna


56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Eguna: irailak 15, igandea.
Ordua: 
11:00.
Tokia: 
Zubietako errebote plaza.
Neurketa: 
Zubieta-Hazparne.

Hasiera:
irailaren 8ko asteburua.
Amaiera: eguraldiak laguntzen badu, urriaren 6ko asteburuan Villabonako errebote plazan.
Faseak:
-Irailaren 8ko asteburutik irailaren 22ko asteburura: itzuli bateko ligaxka, Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan.
-Irailaren 29ko asteburuan: lehen fasean bi multzoetan lehen bi postuetan sailkatutako taldeen arteko finalerdiak. Multzo bateko lehen sailkatua beste multzoko bigarren sailkatuarekin lehiatuko da.
-Urriaren 6ko asteburuan: finala Villabonako errebote plazan.
Parte hartzaileak: 
A multzoa: Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), Noizbait (Hazparne, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea).
B multzoa: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).

Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus