[Lan eskaintza] Zirimaran lan egiteko hiru hezitzaile behar ditugu

Kurrikulumak NOAUA!ra edo Udarregi Ikastolako idazkaritzara helarazi irailaren 24a baino lehen. Asteko lau orduko kontratua eskainiko zaie hiru hezitzaile hautatuei, urritik ekainera. Lan eskaintza honen gaineko xehetasunak lerrootan dituzue.

Udarregi Ikastolak, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Zirimara eskola kiroleko egitasmo eraberriturako hiru hezitzaile behar dira.

Deskribapena
Usurbilgo eskola kirolean lanean jarduteko hiru hezitzaile behar dira. Zirimara proiektuan jardungo dute beste lau hezitzailerekin elkarlanean. Lanaldia urriaren 1etik ekainaren 15era artekoa izango da. Asteko lau orduko kontratua izango dute. 

Bila gabiltzan profilaren ezaugarriak
-Aisialdiko zuzendari tituluduna edo/eta aisialdiko begirale tituluduna (ezinbesteko baldintza).
-Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia izatea. Zehazki:
Gorputz adierazpenaren arloan (dantza, zirkoa, mimika…).
Kaleko zein naturako joko-jolasetan.
Aisialdiko zuzendari edo/eta hezitzaile moduan.

-Usurbildarra eta euskal hiztuna izatea.

Hautagaien balorazio prozesua

  1. Bidali zuen curriculum-ak eskolakirola@udarregi.eushelbidera edo utz itzazue Udarregiko zein NOAUA!ko idazkaritzan irailaren 24rako (24a barne). CV-ak ondorengo irizpideen arabera baloratuko ditugu:
  • Hezkuntzarekin zerikusia duen formazioa.
    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten graduak eta masterrak: 2 puntu.
    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten goi-mailako teknikariak edo eta Aisialdiko zuzendari titulua: puntu 1.
  • Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia (kontratuduna).
    • Heziketa fisikoko irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko 6 puntu.
    • Lehen hezkuntzan irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdiko zuzendari moduan jardundako hilabete bakoitzeko 4 puntu.
    • Eskola kirolean jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdi jardueretan (udajolas, udako kanpamenduak…) jardundako hilabete bakoitzeko 2 puntu.
  • Lanpostuarekin zerikusia duten bestelako jarduerak.
    • Gorputz adierazpen jardueretan edo kalean/naturan egindako joko-jolasetan boluntario moduan izandako jarduna: 0,5 puntu.
    • Udako kanpamenduetan edo aisialdi taldeetan ikasturtean zehar boluntario moduan izandako esperientzia: 0,2 puntu.
  1. Curriculum guztien artetik bost hoberenak hautatu eta, irailaren 26an arratsaldeko 17:00tan, elkarrizketa batera deituko ditugu Potxoenean. Bost horietatik hiru hautatuko dira, epaimahaiaren ebazpena irailaren 27an ezagutzera emango delarik.