[IRUDITAN] Eguzki elkartearen 50. urtemuga festa lagun artean

Noaua Aldizkaria 2019ko irailaren 14a

50 urte bete berri ditu Munalurran kokatuta dagoen Eguzki elkarteak. Urteurrena ospatzeko, egun osoko festa egin dute kide eta ingurukoek. Goizen jokuak egin dituzte heldu eta gazteek: toka, sokatira... Bazkari jendetsua egin dute ondoren; eguraldi onak lagunduta dozenaka lagunek parte hartu dute. Bazkalostean, haurren gozamenerako puzgarriak jarri dituzte eta buruhandi bat ere ibili da arratsaldea alaitzen.