Usurbil lasterkarien herria

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 16a, 09:03

Ikusleek jai egun lasaiean egon arren, igande bizi askoa izan zuten 12. Baxurde Kroseko partaideek. Plazatik gogotsu abiatu ziren, herriari 10,75 kilometroko itzulia ematera.

Lasterkarien herria izan genuen atzo Usurbil, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko krosari esker. Hamabigarren edizioa giro lainotsuarekin hasi arren gero eguzkia atera zen, beroa izan zuten bidelagun parte hartzaileek. Bizi asko eta gogotsu osatu zuten 10,75 kilometroko itzulia. Abiatu zireneko unea bildu genuen ondoko irudiotan.