Lagun artearen eta kiroltasunaren marka hautsi zuten, Baxurde Kros Txikiko parte hartzaileek

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 16a, 08:55

Eta atzo erakutsi zuten, 12. Baxurde Krosaren baitan ospatu zen haur eta gaztetxoen kros txikian. Kaxkoari itzulia jai eta lagun arte giro ederrean eman zioten LH nahiz DBH zikloetako ikasturte ezberdinetako ikasleek.

Helburua ez zen itzulia ahal bezain lasterren amaitzea. Lehiakortasuna soberan zuen atzoko Baxurde Kros Txikiak. Kirolzaletasuna, eta lagun arte giro ederra zituen zutabe nagusi hitzorduak. Eta oinarri horietan bai, marka onena hautsi zuten Baxurde Kros Txikian parte hartu zuten haur eta gaztetxoek.