Abiatu bezala gogotsu amaitu zuten proba, 12. Baxurde Kroseko partaideek

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 16a, 09:07

Abiatu bezala, bizi asko iritsi ziren helmugara igandean, 12. Baxurde Kroseko partaideak. Plaza izan muten irteera eta amaiera gunea. 

Banaka, binaka, taldean heldu ziren 133 lasterkariak. Izan zen azken metroak atzeraka egin zituenik, seme-alabei eskutik helduta proba amaitu zutenak... Denak irribarre batekin eta erronka bete izanaren pozaz.