Aurkezlearen esanetara ariko dira marrazkilariak; bat bateko bertso saioen antzera. Aurkezleak proposaturiko ariketa bitxiak egiten ariko dira. Denak aurpegi ezagunak; aurkezle lanetan Idoia Torregarai ariko da eta bere esanetara marrazten Joseba Larratxe eta Antton Olariaga.
Haiekin Harria Hitz bisita gidatu berezia egingo da herriko kultur altxorretan barrena, datorren irailaren 28an. Izena aurrez eman beharko da.
IRAILAK 28, LARUNBATA
10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.
11:15 DZIRT-DZART saioa.
Zehaztasunak: "Ikasturtea gogotsu eta umorez hasteko irailaren 28an HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena proposatuko dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Hainbat marrazkilari eta aurkezle bat izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…
Horretarako, lehenengo Harria Hitz ibilbidea burutuko dugu. 60ko hamarkadara egingo dugun bidaia (eta gogoeta) hau izango da Dzirt-Dzart saioaren haria. Tradizioa eta modernitatea uztartzeko beharra, euskal sorkutzarekin konpromezua eta 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere izango dira jorratuko diren gaiak besteak beste".
Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira
Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro
Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).
Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ereiten.