Erosketak herrian bertan egiteko kanpaina

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 21a, 13:28

Pako Agudok eta Ixabel Agirresarobek mimika kutsuko antzezlan bat eskaini zuten atzokoan, Marije dendako erakusleihoan. Ekimen honen bitartez, erosketak herrian bertan egiteak duen garrantziaz ohartarazi nahi izan zuten Udalak eta Hurbilago elkarteak. Eskualdeko gainontzeko herrietan ere antzeko ekimenak egin zituzten, “Nire aukera, Beterri-Buruntza” lelopean.