Larunbateko kantu-jira aurreko entsegu saioa gaur

Udako etenaldiaren ostean plazara itzuliko dira larunbatean kantu zaleak; aurretik, ikastaroko asteleheneroko saioa izango dute gaur (irailak 23). Ikastaroak aipatuta, Kantu Taldearenaz gain, saio gehiago datoz asteotan.

Duela astebete, irailaren 16an itzuli zen udako etenaldiaren ostean, Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, urtean zehar izaten duen ikastarora. Entsegu saioak, ohi bezala astelehenero izango dituzte aurrerantzean, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Gaurkoa (hilak 23) uda osteko lehen kantu-jiraren atarikoa izango da. Kantu zaleak plazara itzuliko baitira iraileko azken larunbat honetan (irailak 28); eguerdiko 12:30etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.

DATOZEN IKASTAROAK
Santuenea Elkartea
Eskaintza zabala prestatu du auzo elkarteak ikasturte berrirako:
-Astelehenak:
17:15 Tai-Chi 
19:10/20:15 Aeroyoga.
-Astearteak:
9:05/ 14:45 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa
16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00 Hatha yoga.
-Asteazkenak:
18:05/19:10/20:15 Aeroyoga.
-Ostegunak:
09:05 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa.
17:00 Reiki.
20:30-22:00 Hatha yoga.
-Ostiralak:
17:15 Tai-chi.
19:00 Pintura ludotekan.

Hasiera data eta izen ematea:
Santuenea 12koak:
Aeroyoga: irailak 16 (615 71 59 91).
Yoga: irailak 24 (619 79 11 70).
Tai-chi: Urriko lehen astean (jubilatuetan). Izen emateko: 675 006 445 (Maribi), 645 720 696 (Rosarito).

Santuenea 16koak (Ludoteka):
Pintura (haurrak): Irailak 6 (630 20 84 71/ 670 02 77 31).

Orbeldi D.T.
2019-20 ikasturtea dantza batean bizitzeko egitaraua josi du Orbeldi D.T.-k. Ikastaro eskaintza plazaratu du. Segidan dituzue xehetasunak. Dantza taldetik ohartarazi dutenez, “ikastaro guztien prezioaren barruan 15 euro balio duen asegurua sartzen da. Ikastaro bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero asegurua behin ordainduta nahikoa izango da”. Izen emateko eta informazio gehiagorako:
orbeldi.udt@gmail.com

Haurrentzako eskaintza:
LH 1-2, astelehenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
LH 3-4, ostiraletan: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00.
LH 5-6, asteazkenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45. 
DBH, ordua apuntatzen direnen artean erabakiko da.

Helduentzako eskaintza:
-Irailak 30-ekainak 29: astelehenero 19:00-21:00 artean, oinarrizko euskal dantzak. “Euskal Herriko dantzen pausoak lantzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 1-abenduak 17: asteartero 19:00-20:00 artean, dantza hastapenak. “Pausoak hasiera hasieratik ikasteko aukera (jauziak, arin-arina, fandangoa…). Hiruhilabeteko ikastaroa”. 45 euro.
-Urriak 1-ekainak 30: asteartero 19:00-20:30 artean, erromeri taldea. “Plazan jai giroan dantzatzen diren dantzen ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 2-maiatzak 27: asteazkenero 18:30-20:30 artean, dantza garaikidea. “Eneko Gil dantzariarekin garaikide estiloan sakontzeko ikastaroa”. 135 euro.
-Urriak 3-ekainak 25: ostegunero 19:00-21:00 artean eta larunbatero 10:00-12:00 artean, euskal dantzen taldea. “Euskal dantzen teknika hobetzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).

 



Jabetza eskola

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako doako ikastaroetan izen emateko epea zabaldu dute:

-Biodantza ikastaroa: urriaren 7tik abenduaren 16ra astelehenetan, 15:30-17:00, Bake Epaitegi atzeko lokalean (Nagusia 4). Irakaslea: Elen Kortaxarena Gesalaga. Izen emateko epea: urriak 5.
-“Asertibotasuna eta ahalduntzea: komunikazio trebetasunak, harreman parekideak eta gatazken konponbidea”: urriaren 3tik abenduaren 12ra ostegunetan, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean (Nagusia 4). Irakaslea: Pepa Bojó (gaztelania). Izen emateko epea: urriak 1.
Izen ematea eta informazio gehiago: 943 377 110 edo parekidetasuna1@usurbil.eus

Oroimen ikastaroa eta Esperientzia Eskola
55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko Esperientzia Eskolak gaur abiatuko du ikasturte berria. Asteartero bilduko dira, 16:00-18:00 artean Artzabalen. Lahar elkargoak eta Udalak bestalde, memoria lantzeko ikastaroa antolatu dute adineko pertsonentzat. Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuetan edo 943 377 110 telefono zenbakian.

KzGunea
Irailean 16:00-20:00 artean irekiko dute Kzgunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Irailak 23-25, 18:00-20:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Irailak 30, 16:00-18:00 “Musika aplikazioak zure Smartphonean”.
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Maila guztietako ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak), motibaziorako jarduerak, autoikaskuntza metodoa, online zerbitzua... eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute, astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 11:00-13:00 /18:00-20:00. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Helduen Hezkuntza Iraunkorra (“EPA”)
Bigarren hezkuntzako graduatua atera; unibertsitaterako, goi nahiz erdi mailako Lanbide Heziketa zikloetarako sarbide probak prestatu, oinarrizko hezkuntza gaiak landu, hizkuntzak, kultur jarduerak… Eta eskaintza zabalagoa du 18 urtetik gorakoei zuzenduriko Helduen Hezkuntzak. Informazio gehiago:
943 37 64 43
info@epalasarte.eus
epalasarte.eus

Oiardo Kiroldegia
Helduentzako spinning, pilates, 3. adina, zunba, total training, jumpfit, bizkar osasuna, hipopresiboak, yoga-mindfullness, mantenu gimnasia, eskalada. Uretako jardueretan, ur entrenamendu gidatua, matropilates, aquagym, aquazumba, igeriketako saioak (hastapena, hobekuntza eta entrenamendua). Haurrentzako zumba, eskalada, jumping, ur jarduera ezberdinekin batera.

Eskaintza zabala prestatu du Oiardo Kiroldegiak kirol urte berrirako. Hemen duzue egutegia. Informazio gehiago: 943 37 24 98 / kirola@usurbil.eus