2020ko Euskaraldia diseinatzen segitzeko bilera irekia 17:00etan Potxoenean

Astearte honetarako finkatu du (irailak 24) Euskaraldia sustatzen segitzeko herritarren batzordeak, 2020ko edizioa prestatzen segitzeko hitzordua; 17:00etan Potxoenean.

Prestaketa lanak garaiz bideratzen hasi nahi du Usurbilgo herritarren batzordeak, izango da eta zereginik. Berrikuntzekin helduko zaigu 2020ko bigarren Euskaraldia. Estreinakoa baino luzeagoa izango da, 11 egun ez, 15 egunera luzatuko da hizkuntza ohituren inguruko ariketa hau. Urtebete barruko ekimenean ere Belarriprest eta Ahobizi rolekin egituratuko da Euskaraldia, eta norbera zer funtzio betetzen ari den txapekin adieraziko dugu. 

2020ko hitzordurako ordea beste berrikuntza nagusi bat iragarri dute; iraupena luzatzearekin batera, ariketa kolektibizatu nahi da. Hau da, bi lagunen arteko elkarrizketez gain, taldekako elkarrizketetara zabalduko da Euskaraldia, "ariguneak" izeneko bilguneen bidez. Ariguneok hizkuntz ohituren gaineko ariketa hau kolektiboki, hau da euskaraz lasaitasunez taldean aritzea ahalbidetuko dute. 

Barne zein kanpo "ariguneak" sortu nahi dira. Barne ariguneak, elkarte, lantegi, entitate barneko jardunean ariketa hau sustatzeko. Kanpo ariguneak, jendaurrera begirako guneetan Euskaraldia bultzatzeko; saltoki edo kaleko elkarrizketetan esaterako. Horregatik, bigarren ediziora begira, "enpresa, erakunde publiko, saltoki, elkarte eta entitateei haien jardunean euskararen erabilera indartzeko konpromiso zehatzak hartzea bultzatuko da".

2020ko Euskaraldia
Iraupen luzeagoa: 11 egun ez, 15 egun.
Datak: azaroak 20-abenduak 4.
Rolak: Ahobizi eta Belarriprest. Txapekin adieraziko dira.
Berrikuntza: ariguneak. Ariketa kolektiboki egiteko aukera.
Informazio gehiago:
euskaraldia.eus
usurbil.euskaraldia.eus

Erlazionatuak

Euskaraldiak Usurbilen izandako eraginari buruzko ikerlanaren emaitzak azaroan

Usurbil

Aste hasieran aurkeztu dituzte Euskaraldiak Euskal Herri mailan izandako eraginari buruzko ikerlaneko emaitzak. Tartean dira, Usurbilgo Ahobizi eta...
Euskaraldiak arrasto nabarmena utzi zuen

Usurbil

20 puntu egin zuen gora euskararen erabilerak Euskaraldiko 11 egunetan, eta hiru hilabetera “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien eki...