Udalbatzaren osoko bilkura, estreinakoz ostegunez

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 23a, 13:55

Udalbatzaren uda osteko lehen osoko bilkura ostegun honetan (irailak 26) 18:00etan. Legealdi hasieran udal arautegian eginiko aldaketa behin betiko onartu ostean, aurrerantzean hilero azken ostegunetan izango dira plenoak.

Datorrenean, irailaren 26koan dekretu ezberdinen berri ematearekin batera zenbait aldaketa ahotan hartu eta bozkatuko dituzte udal ordezkariek: Plantilla Organizaren eta Lanpostuen Zerrendaren aldaketak, eta Atsobakarreko espazio publikoaren Antolamendu Xehatuaren hasierako aldaketa. Hala jakinarazi du Udalak helarazi berri duen gai zerrendan:

UDALBATZAREN OSOKO OHIKO BILKURA
Eguna: irailak 26, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2019/07/23ko akta.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko uztailaren 15etik irailaren 20ra (2019/0659-2019/0808).
3.- 2019/718 dekretuaren berri ematea.
4.- 2019/686 dekretua berrestea: Beterri-Buruntza Mankomunitateko batzorde sustatzaileko ordezkarien izendapena.
5.- 2019ko Plantilla Organikoaren aldaketa.
6.- 2019ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.
7.- HAASetako A-108 (Atsobakar) Eremuko HEU 108.4 eta HEU 108.5 exekuzio unitateetako eta alboko espazio publikoaren Antolamendu Xehatuaren aldaketa hasieraz onartzea.
8.- Galdera-eskaerak.


Asteartetik ostegunera
Urte luzez hilabeteko azken astearteetarako deitu izan dira udalbatzaren osoko ohiko bilkurak. Legealdi berri honen hasieran ordea, ekainaren 25ean egin zuten plenoan, ekitaldion hitzordua aldatzea erabaki zuten udal ordezkariek.

Udal gobernu talde berritik orain arte bezala hilero azken astearteetan egiten segitzeko agertutako ezintasunagatik, plenoak aurrerantzean hilero azken ostegunetan egitea proposatu zuten. Horretarako ordea ezinbestekoa da udal arautegia aldatzea eta araudia aldatzea onartu zuen udalbatzak ekainaren 25eko legealdi honetako lehen osoko bilkuran.

Berrikuntza hau behin behinean onartu zen ordea. Gero, 30 eguneko erreklamazio epea zabaldu zuten. "Aipatutako Arautegia 30 laneguneko epean, jendaurrean jarri zen eta ez denez aurkeztu ino­lako erreklamaziorik edo alegaziorik, Arautegia behin betiko izaeraz onartu­tzat ematen da", ohartarazi zuen Usurbilgo Udalak irailaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkian.

Orain arte bezala hilean behin deituko ditu alkateak ohiko plenoak, baina aipatu moduan aurrerantzean hilero azken ostegunetan. "Alkate-Udalburuak hilean behin Osoko Bilkura Arrunterako deia egingo du. Saio Arruntak hilaren azken ostegunetan egingo dira", dio Udal Arautegi Organikoan behin betiko onartu den aldaketak.

Irailari dagokion udalbatzaren osoko ohiko bilkura ostegun honetan, hilaren 26an.