Usurbilgo Udala saneamendu lanak egiten ari da ur sarean Munalurran. Asteazkenean hasi zituzten lanak zenbait astez luzatuko dira, udal aurreikuspenen arabera urriaren 11ra arte. Tarte horretan, eginkizun nagusi bat izango dute; ur zikinen eta euri uren sareak bereiztea. "Obraren zati bat belardian izango da, eta errepidean, bestea. Hori dela eta, mozketak izango dira bidean, ziurrenik, hurrengo astetik aurrera", ohartarazi du Udalak.
Ondoko argazkian ikusi daitekeen moduan, lanak Munalurrako belardian hasiak ditu jada Renovalan izeneko enpresak.
Lanak Urbil parean
Aipatu merkatalgunaren kanpoaldean egiten ari diren lanak tarteko, garabi bat jartzekoak dira gaur. Ondorioz, Usurbil aldera autobusez etortzeko dagoen geltokian ez du geldialdirik egingo autobusak ostegun arratsalde honetan, 14:00-20:00 artean. Hala ohartarazi du Lurraldebusek. Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus