Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagastiak sagarrez lepo daude

Hasi dira sagarrak biltzen sagardo denboraldi berrirako

Euskal Sagardoa jatorri izenetik aditzera eman dutenez, sagarra aurreratu xamar etorri da aurten eta horren ondorioz, irailean sagarra biltzen hasi dira sagasti askotan. Hiru herrialdetako homologatutako 250 sagasti inguruko sagarra erabiliko da Euskal Sagardoa egiteko eta guztira 5 bat milioi kilo biltzea espero da. Horien artean, Usurbilgo zenbait sagardogile.

Aurten sagar urtea aurreikusi zitekeen eta neguko, udaberriko eta udarako giroak, uzta handia eragin du. Sagar asko da beraz, sagastirik gehienetan, eta udan euri dezente egin duenez, ale nahiko handia eta sanoa. Aurreko urtearekin alderatuta, azukre gutxixeago dakar sagarrak orokorrean, eta beraz, iaz baino alkohol gutxixeago ekarriko du sagardoak.

Garai batean “Pilarikatan” hasten omen zen sagardo egiteko prozesua, baina heldutasuna aurreratu egin da azken urteetan eta gaur egun iraila eta urria dira bertako sagarrez sagardoa egiteko hilabete nagusiak. Sagastietako lanean buru belarri ari dira sagarzaleak eta horren eraginez, sagarra behar den moduan eta behar den puntuan biltzea lortzen ari dira. Horrez gain, uzta orekatuagoak biltzea ere badu helburu lanketa horrek, etorkizunean sagarra urtero izatea lortu ahal izateko.

Aurten sagar urtea aurreikusi zitekeen eta neguko, udaberriko eta udarako giroak, uzta handia eragin du. Sagar asko da beraz, sagastirik gehienetan, eta udan euri dezente egin duenez, ale nahiko handia eta sanoa. Aurreko urtearekin alderatuta, azukre gutxixeago dakar sagarrak orokorrean, eta beraz, iaz baino alkohol gutxixeago ekarriko du sagardoak. Garai batean “Pilarikatan” hasten omen zen sagardo egiteko prozesua, baina heldutasuna aurreratu egin da azken urteetan eta gaur egun iraila eta urria dira bertako sagarrez sagardoa egiteko hilabete nagusiak. Sagastietako lanean buru belarri ari dira sagarzaleak eta horren eraginez, sagarra behar den moduan eta behar den puntuan biltzea lortzen ari dira. Horrez gain, uzta orekatuagoak biltzea ere badu helburu lanketa horrek, etorkizunean sagarra urtero izatea lortu ahal izateko.

 

Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala larunbatean

Sagardoa Route, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak bosgarren aldiz antolatu du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia. Finalaurrekoak iraileko lehen bi asteetan egin ziren eta larunbatean, Astigarragan izango da finala.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herriko 20 herritako 43 sagardotegik eman dute izena aurtengo edizioan. Horietatik 12 izango dira finalean dastatuko direnak. Izena eman duten sagadotegietatik 4 Usurbilgoak dira: Aginaga, Araeta, Astiazaran eta Urdaira.

Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira. 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoia antolatu baitzituzten orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketak ireki zuen ibilbide berria, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean ari dira.

Mahaikideak eseri eta euren lekua hartzen dute afari baten inguruan. Inolako etiketarik gabeko sagardoak jartzen dizkiete afariarekin batera hartzeko, eta 5-10 arteko puntuazioak eman behar dituzte. Horregatik, inork ez daki zein izango diren larunbateko finalistak. Behin finala bukatuta eta jendeak emandako puntuazioak zenbatuta, 12 finalisten izenak jakinaraziko dituzte. Finalaurrekoetako irabazleen izenak ere orduan emango dira jakitera.