Adi erreusa biltzeko egunei

NOAUA!ren 2019ko egutegian oker adieraziak daude ekaina amaieratik abendu amaierara errefusa biltzeko egunak. Igande honetan (irailak 29) ez da erreus bilketa zerbitzurik izango. Urriaren 6an bilduko da birziklaezina den hondakin zati hau.

Dakizuenez hamabost egunean behin, bi igandean behin biltzen dute birziklaezina den hondakin zatia, erreusa, Usurbilgo udal langileek. Urtero NOAUA!ko egutegian zehazten dugu zeintzuk diren erreusa biltzeko egunak. Ekaina amaieran oker adierazitako akats baten eraginez, abendu amaierara arte egutegian seinalatuak dauden erreusa biltzeko egunak ere oker adieraziak daude.

Ekainaren 21eko NOAUA! aldizkariarekin batera, txartel bat banatu genuen. Bertan zuzen adierazia dago, abendura arte ze igandeetan bilduko den erreusa. Astero aldizkarian gogorarazten dugu eta hala segiko dugu ohartarazten urte amaierara arte, ze igandeetan bilduko den erreusa. Hurrengo bilketa zerbitzu egunak urrian: urriaren 6an eta 20an.

Barka eragozpenak.