Bizitza duinaren alde manifestatzeko deia gaur

Helduen Egunaren bezperan, astelehen eguerdiko 12:00etan Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du pentsiodunen mugimenduak.

Bizitza duinaren alde manifestatuko dira Gipuzkoako hiriburuan. Astearte honetan ospatuko da Adinekoen Nazioarteko Eguna. 

Irmotasuna eta ardura
Estatuko egoera politikoan gertatzen ari denaren aurrean, gure kezka azaldu nahi dugu, batetik, Gobernuaren osaketaren kudeaketagatik, eta, bestetik, gure urduritasuna adierazi hauteskunde berriak deitzeak sor ditzakeen ondorio kaltegarriengatik pentsio publikoen etorkizunean.

Egoera horren aurrean zera adierazi nahi dugu:
Argi dago, inolako zalantzarik gabe, gobernu aurrerakoi eta soziala eratzeko zailtasunen atzean badaudela desberdintasun politikoetatik haragoko arrazoiak. Bistan dago, hemengo eta Europako finantza munduko agintarien esku-sartzea. Egunero ari dira muturra sartzen gobernuen eskumenetan, pentsio pribatuak sustatuz negozioa egiteko. Pentsio Publikoen Sisteman, zerbitzu publikoetan eta Ongizate Estatuan murrizketak egiteko eskatzen dituzten berberak dira. Egoera hau onertezina da. Herritarren gehiengoaren eskubideetan aurrera egiteko, hautetsontziek gobernu aurrekoi eta sozialaren alde hitz egin zuten.

Milaka eta milaka pentsiodunen egoeraren aurrean kezkaturik gaude, gehiengoan emakumeak, hilaren bukaerara heltzeko zailtasunak baitituzte, ezin baitute argindarraren faktura ordaindu, ezta gasa edo behar dituzten sendagai guztiak ere. Larrialdi egoeran gaude!

Gizarte Segurantzaren finantzaketa eta Publikoaren Publikoaren Sistemaren etorkizuna bermatuko duen legedia exijitzen dugu; urteroko KPIaren igoera automatikoaren legezko bermea; bizitza duina bermatuko duen 1080 euroko gutxieneko pentsioa; pentsioen erreforma indargabetzea, eta batez ere jasangarritasun faktorea; gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala bukatzea.

Soldaten, lan baldintzen egoeraz eta negoziazio kolektiboaz arduratzen da Pentsiodunen Mugimendua. Lanbide arteko Gutxieneko Soldata duina defendatzen dugu Europako Gutun Sozialak esaten duen moduan. Halaber, izugarri zabaltzen ari den prekarietatea alboratzeko soldata eta enplegu duinak, horrela beste zenbait onuren artean gizarte-segurantzaren kotizazioak eta diru-sarrerak hobetuz.

Estatuaren gobernagarritasunerako behar-beharrezkoa da programa aurrerakoia defendatuko duten indar politikoen arteko akordioa eta Pentsioen Sistema Publikoak dituen beharrak konponduko dituen legeak abian jartzea, pentsiodunen, langileen, langabetuen eta oro har gizartearen ziurgabetasunarekin bukatu ahal izateko.

Erabakigarriak diren egun hauetan indar politikoei esan nahi diegu arduraz jokatzeko mesfidantzak alde batera utzi eta milioika pentsiodunen aldarrikapenak entzun eta haien arazoak konpontzeko. Jendea bazterrean uzteko ez dago balio duen arrazoi politikorik, bai ordea, agintari ekonomiko eta finantzarioak isilarazteko.

Pentsiodunok kalean eta herriko plazetan jarraituko dugu borrokan, momentuak eskatzen duelako eta horrela defendatzen ditugulako gure aldarrikapenak. Azken finean, gobernuak jakin dezala, edozein delarik ere, pentsiodunen mugimenduak dioena: gobernatzen duenak gobernatu, pentsioak defendatu.

Pentsiodunen mugimendua