Jabetza eskola
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako doako ikastaroetan izen emateko epea zabaldu dute:
-Biodantza ikastaroa: urriaren 7tik abenduaren 16ra astelehenetan, 15:30-17:00, Bake Epaitegi atzeko lokalean (Nagusia 4). Irakaslea: Elen Kortaxarena Gesalaga. Izen emateko epea: urriak 5.
-“Asertibotasuna eta ahalduntzea: komunikazio trebetasunak, harreman parekideak eta gatazken konponbidea”: urriaren 3tik abenduaren 12ra ostegunetan, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean (Nagusia 4). Irakaslea: Pepa Bojó (gaztelania). Izen emateko epea: urriak 1.
Izen ematea eta informazio gehiago: 943 377 110 edo parekidetasuna1@usurbil.eus
Oroimen ikastaroa eta Esperientzia Eskola
55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko Esperientzia Eskolak abian du ikasturte berria. Asteartero bilduko dira, 16:00-18:00 artean Artzabalen. Lahar elkargoak eta Udalak bestalde, memoria lantzeko ikastaroa antolatu dute adineko pertsonentzat. Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuetan edo 943 377 110 telefono zenbakian.
KzGunea
Urrian 09:00-13:00 artean irekiko dute Kzgunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Urriak 1-9, 9:00-11:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urriak 10-22, 9:00-11:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
-Urriak 23-24, 9:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean".
-Urriak 25-28, 9:00-11:00 "Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak".
-Urriak 29-31, 9:00-11:00 "Facebook zure Smartphonean".
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.
Orbeldi D.T.
Abian du dantza taldeak 2019-20 ikasturtea. Aste honetan zehar abiatuko ditu, denboraldi berrirako saioak. Dantza taldetik ohartarazi dutenez, “ikastaro guztien prezioaren barruan 15 euro balio duen asegurua sartzen da. Ikastaro bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero asegurua behin ordainduta nahikoa izango da”. Izen emateko eta informazio gehiagorako:
orbeldi.udt@gmail.com
Haurrentzako eskaintza:
LH 1-2, astelehenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
LH 3-4, ostiraletan: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00.
LH 5-6, asteazkenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
DBH, ordua apuntatzen direnen artean erabakiko da.
Helduentzako eskaintza:
-Irailak 30-ekainak 29: astelehenero 19:00-21:00 artean, oinarrizko euskal dantzak. “Euskal Herriko dantzen pausoak lantzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 1-abenduak 17: asteartero 19:00-20:00 artean, dantza hastapenak. “Pausoak hasiera hasieratik ikasteko aukera (jauziak, arin-arina, fandangoa…). Hiruhilabeteko ikastaroa”. 45 euro.
-Urriak 1-ekainak 30: asteartero 19:00-20:30 artean, erromeri taldea. “Plazan jai giroan dantzatzen diren dantzen ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).
-Urriak 2-maiatzak 27: asteazkenero 18:30-20:30 artean, dantza garaikidea. “Eneko Gil dantzariarekin garaikide estiloan sakontzeko ikastaroa”. 135 euro.
-Urriak 3-ekainak 25: ostegunero 19:00-21:00 artean eta larunbatero 10:00-12:00 artean, euskal dantzen taldea. “Euskal dantzen teknika hobetzeko ikastaroa”. 90 euro (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80 euro).