2019/11/23 10:00-11:00

Irteera

Harria Hitz ibilaldi gidatua

Harria Hitz ibilaldi gidatua
Usurbilgo frontoia, Usurbil

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean. Gidaria Irati Otamendi ikerlari eta arkitektoa.
11:00 Amaiera.

Zehaztasunak: "Oraingoan gidari berezi bat izango dugu, Irati Otamendi ikerlari eta arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko digu.

Arestik zioen bezala, “harria” eta “herria” elkarren osagarri diren bi kontzeptu dira. Non egiten dute bat hargintzak eta herrigintzak? Bestalde, herri baten identitatearen eraikuntza ez al da harri anitzez jositako ibilbidea? Zein leku dute arteak, poesiak, kantagintzak, arkitekturak, hirigintzak… bide honetan?

Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da eta euskal sorkuntzarekin lotura zuzenekoa.  Horrela, “Harria Hitz” ibilbide gidatuan aurrekoaren erakusle diren izaera anitzeko mugarri ugari ezagutuko dugu".

Informazio gehiago eta erreserbak:
harriahitz.eus
688 818 017
info@kultour.pro

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ereiten Kultur Zerbitzuak.