Maria Jesus Etxeberriaren "natura" argazki bilduma ikusgai Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 3a, 08:17

Usurbilgo argazkilaria Sutegira itzuli da bere irudi bilduma berriarekin. Hilaren 18ra arte izango duzue ikusgai.

Donostia aldeko argazki batzuk salbu, bereziki Usurbilgo "natura" erakusten digute Maria Jesus Etxeberriaren argazkiek. Usurbilgo argazkilariaren lan sorta bat ikusteko aukera izango duzue Sutegiko aretoan bi astez, urriaren 18ra arte. Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 16:30-19:00 artean. Asteburuetan, larunbat eta igandeetan, 11:30-12:30 artean. 

Etxeberria bigarrenez itzuli da Sutegira urtebeteko tartean. Iazko udazken partean ere “Eguzkia eta argiaren indarra” erakutsi nahi izan zigun beste irudi bilduma batekin; besteak beste, eguzkia atera edota egunaren amaierako Usurbilgo argazkiak.