Willibald Guggenmosen organo kontzertua larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 4a, 08:34

Organizaren doinuek hartuko dute Salbatore Eliza asteburuan. Willibald Guggenmos organojole alemaniarraren kontzertua antolatu da larunbat iluntzeko 20:00etan.

Hamar urte zituenerako Willibald Guggenmosek bazuen postu bat organista gisa. Augsburgoko eta Municheko kontserbatorioetan ikasi zuen, eta han egin zituen pianoko, zuzendaritzako eta organoko goi mailako graduak. 2001 eta 2004 urteen artean Municheko Katedraleko organista gisa jardun zuen eta geroztik St. Galleneko Katedralean (Suitza) ari da organista gisa.

Guggenmosek Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu izan du. Larunbat honetan Salbatore parrokian arituko da, 20:00etan hasiko den kontzertuan.

ORGANO KONTZERTUA
Eguna: urriak 5, larunbata.
Ordua:
20:00.
Tokia: Salbatore Eliza.
Zehaztasunak: Willibald Guggenmos organista alemaniar ezagunaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Guggenmosek Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu izan du.
Antolatzaileak: Usurbilgo Parrokia, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.