Errebotea, eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

Kirol hitzordu ugari astebururako; urriaren 5ean futbol neurketak Haranen eta eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Biharamunean, urriaren 6an 56. Endika Abril Errebote Txapelketako bi neurketa Zubietan.

Giro euritsuagatik irailaren 8an bertan behera, jokatu gabe utzitako lehen faseko bi neurketak dira igande honetan (urriak 6) 9:00etan hasita Zubietako errebote plazan iragarri direnak. Honek 56. Endika Abril Errebote Txapelketako azken fasea atzeratuko du. Gogoan izan, izatez irailaren 29ko astebururako zeuden iragarriak finalerdiak eta igande honetarako final handia Villabonan. 

Azken fasea, hurrengo asteotan jokatuko da.

ERREBOTEA ZUBIETAN
Urriak 6, igandea
9:00 56. Endika Abril Errebote Txapelketako lehen faseko bi neurketa:
Zubieta-Behar Zana (Villabona).
Noizbait (Hazparne)-Zaharrrer segi (Baigorri)

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urriak 5, larunbata
Eskola Kirola
9:30 
Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Galdona Pulpo EK

Usurbil K.E.
11:00 
Kadete territorial mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Amenabar A ZKE
12:45 Kadete territorial neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Aiala C ZKE
16:30 Jubenil territorial neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Egia Seikar
18:30 Senior mutilak 1. territorialeko taldea, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak.

FUTBOLA HARANEN
Urriak 5, larunbata
10:00 
Jubenilak: Usurbil F.T.-Danena (lagun artekoa)
12:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Intxaurdi
16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Intxurre