Zehaztasunak: Euskotrenek zerbitzu bereziak iragarri ditu urriaren 6ko Zarauzko Kilometroak jaialdirako. "Goizean, Kilometroak jaira joateko tren bereziak egongo dira San Pelaioko geralekura (Zarautz), Irunetik (30 minuturo) eta Altzatik (orduro). Tren horiek ohiko geltoki guztietan geratuko dira", ohartarazi du Euskotrenek. Itzultzeko aldiz, "Amara/Irunerantz joan nahi dutenek, San Pelaioko geralekutik aterako diren tren bereziak (tren-aldaketarik gabe) hartu beharko dituzte. Zarauzko geltokia Eibar/Bilborantz joan nahi dutenek erabili beharko dute. Horrela, sarrerak eta irteerak erraztu nahi dira, eta jendea tren ezberdinetan banatu. Helburu horrekin, hain zuzen, Euskotrenek MUGI / BARIK / BAT txartelak erabiltzea gomendatzen du".
Horrekin batera, "egun osoan zehar, E1 lineako trenak (Amara-Matiko) bederatzi minutuko aurrerapenarekin ibiliko dira Amara eta Zarautz artean". Informazio gehiagorako:
https://www.euskotren.eus/eu/node/9052
944 333 333
euskotren.eus