“0-6 urte arteko umeak ulertzen” hitzaldia 17:30etan ludotekan

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 8a, 08:00

Bihurri ludotekak eta Sexu Aholkularitza Guneak antolaturiko solasaldia, astearte arratsaldean (urriak 8) 17:30etan ludotekan bertan.

Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneko arduradun Elene Jimenez sexologoak eskainiko du solasaldia, astearte arratsaldez, urriaren 8an 17:30etan Bihurri ludotekan. “0-6 adin tarteko umeen gurasoek, haurrek beren identitatearen garapenean bidelagun izateko, sortzen zaizkigun zalantzez aritzeko txokoa eskaini nahi da, Sexu Aholkularitza Guneak eskainitako solasaldi honetan”, iragarri dute. Aipatu aholkularitza guneak eta ludotekak elkarlanean antolatu dute “0-6 urte arteko umeak ulertzen” solasaldia.



Ordu aldaketa, Santueneko sexologiari buruzko hitzaldian
Santuenea Auzo Elkarteak sexologiari buruzko hitzaldi sorta antolatu du udazken parte honetarako, auzotar Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoarekin. Lehen saioa ("Sexologia oinarriak") irailaren 27an egin zuten. Bigarrena, urriaren 18rako dute iragarria. Baina orduz aldatu dute. 18:00etan ez, 19:00etan izango da “Mitoak eta egiak sexologian” hizpide izango dituen solasaldia, iragarritako leku berean, auzo elkarteko egoitzan. Hirugarren eta azken saioa berriz, “berdintasuna eta generoa” hizpide izango dituena abenduaren 20an.