Bekak eskatzeko deialdia martxan ikastetxeetan

Urriaren 29ra arteko epea dute interesdunek, Eusko Jaurlaritzaren beka deialdia tramitatzeko.

2019-20 ikasturtea abian jarri bertan, zabalik da Eusko Jaurlaritzaren bekak eskatzeko epea ere, urriaren 29ra arte ikastetxeetan.

Udarregi Ikastola
Ikastolatik ohartarazi dutenez, "2018/19 ikasturtean beka eskatu zuten familiek era telematikoan lor dezakete inprimakia osatuta. Datuak baieztatu edo beharrezkoak diren aldaketak egin ostean, sinadura digitalarekin amaitu dezakete eskaera edo agiria inprimatu eta ikastetxera eraman eskaera hezkuntzara bideratzeko. Beti ere ordua eskatu ondoren". 

Eskaera berria egiteko bideok daude:

  1. Ikastolan bertan. Horretarako, aurretik hitzordua eskatu behar da idazkaritzan.
  2. Era telematikoan. Guraso edo tutoreak http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus helbidean. Inprimakia inprimatu eta sinatu ondoren, idazkaritzara eramango du ikastolak eskaera baliozta dezan.
  3. On-line etxetik. Aurreko aukerako pauso berdinak jarraituko dira, baina DNI elektronikoarekin sinatuko da eta zuzenean Hezkuntzan jasoko dute eskaera.

Sarean hezkuntza.net ataritik bidera daiteke eskaera, edo Ikastolako idazkaritzan aurretik hitzordua eskatuta; 943 36 12 16 duzue ikastolako telefono zenbakia. Informazio gehiago: udarregi.eus

Lanbide Eskola
Zubietako ikastetxean ere zabalik dute 2019-20 ikasturterako beka eskatzeko epea. "Eskaera prozesua online egin behar da. Zuen tutoreak lagunduko zaituzte zalantzak badituzue eta ikastetxeko idazkaritzara ere etor zaitezkete edozein argibide bila. Urriaren 29an bukatzen da epea, ez utzi azken egunerako!!!", ohartarazi dute Lanbide Eskolatik.