NOAUA!-ren tren eta bus ordutegi berriak herriko gune desberdinetan eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 7a, 07:46

Urriaren 4ko aldizkariarekin batera jaso zenituzten tren eta bus ordutegiak tolestutako eskuorri txiki batean. Ordute berri gehiago eskura ditzakezu jada, herriko txoko desberdinetan.

Usurbil erdigunea landa eremuarekin lotzen duen Udalaren bus taxiaren ordutegia, Euskotrenen tren zerbitzuena eta inguruok zeharkatzen dituzten autobus zerbitzuen ordutegien berri izan zenuten urriaren 4ko astekariarekin batera. Tolestutako eskuorri batean jaso dituzue hain zuzen, aipaturikoez gain, Zumaia eta Donostia arteko Lurraldebus zerbitzuen, Aginaga ospitaleekin lotzen dutenen eta Usurbil-Hernani arteko zerbitzuaren ordutegien berri.

Aldizkari bakoitzarekin ordutegi bana jaso zenuten. Baina gehiago behar izanez gero, guneotan eskuratu ahalko dituzue: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan, udaletxean, Oiardo Kiroldegian, Saizarren, Eroski Cityn, Potxoenean, Sutegi udal liburutegian, Zubietako Alamandegin eta Aginagako Arraten. Web orrialde honetatik bertatik, noaua.eus ataritik ere deskargatu ahalko duzue. 

Bus taxia
Irailaren 2an itzuli zen bidera berriz, Usurbil erdigunea, auzoekin eta landa eremuarekin lotzen duen udal zerbitzua. Guztira bost itzuli emango dizkio bus taxiak herriari, astelehenetik ostiralera, orduotan: 07:30, 10:30, 13:30, 15:30, 19:00. Gogoan izan, zerbitzuetako bat orduz aldatu da. 13:00ekoa, 13:30etara atzeratu dute. Informazio gehiago: 630 64 35 96.

Lurraldebus
Irailean sartzearekin batera jarri zuen indarrean Lurraldebusek, neguko ordutegia. Hemen duzue: Lurraldebus

Euskotren
Euskotrenek irailaren 9an jarri zuen martxan neguko ordutegia. Hemen dituzue inguruotako tren zerbitzuen ordutegi berriak eskuratzeko estekak:
Amara-Bilbo
Bilbo-Amara
Hendaia-Lasarte
Lasarte-Hendaia

Informazio gehiago:
geltokian
euskotren.eus
944 333 333
@euskotrenEJGV