Usurbilgo EAJ-k, Andres Bruño gogoan: "Zure lana gure eredu. Agur eta ohore"

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 7a, 11:12

Usurbilgo EAJ-PNV-k doluminak helarazi dizkio asteburuan zendu den Andres Bruñoren familiari, frankismo osteko Usurbilgo lehen alkateak eginiko lana eskertu eta eredugarritzat jotzearekin batera.

Frankismoaren ostean, demokratikoki hautatutako Usurbilgo lehen alkate Andres Bruño Urdapilleta zendu da asteburuan. Aginagarraren heriotzaren aurrean, doluminak helarazi nahi izan dizkio hildakoaren senideei Usurbilgo EAJ-PNV-k. "Usurbilgo EAJ-PNVk eta udal talde jeltzaleak bere doluminak helarazten dizkie Frankismoaren ondoren lehen alkate demokratikoa hautatua izan zen Andres Bruño Urdanpilletaren familiari".

Heriotzarekiko mina agertzeaz gain, eskerrak helarazi nahi dizkiote jeltzaleek Bruñori, herri honen alde egindako lan eredugarriagatik. 

“Gure herriko alkate jeltzalea izan zen Bruño jaunari agur esan diogun honetan, mina adieraztearekin batera ozenki eskerrak eman nahi dizkiogu gure herriaren alde hainbeste urtetan zehar egindako lanarengatik eta erakutsitako konpromisoa eta eskuzabaltasunagatik. Zure lana gure eredu. Agur eta ohore ”.

USURBILGO EAJ-ren OHARRA
Usubilgo EAJ-PNVk eta udal talde jeltzaleak bere doluminak helarazten dizkie Frankismoaren ondoren lehen alkate demokratikoa hautatua izan zen Andres Bruño Urdanpilletaren familiari.

“Gure herriko alkate jeltzalea izan zen Bruño jaunari agur esan diogun honetan, mina adieraztearekin batera ozenki eskerrak eman nahi dizkiogu gure herriaren alde hainbeste urtetan zehar egindako lanarengatik eta erakutsitako konpromisoa eta eskuzabaltasunagatik. Zure lana gure eredu. Agur eta ohore ”.

Usurbil, 2019-10-07