Andatzakoen Baztango itzuliko bigarren etaparako izen emateko azken eguna

Mendizaleentzako hitzordu berria igande honetarako, urriaren 13rako. Udaberrian abiatu zuten Baztango Itzuliaren bigarren etapa antolatu du Andatza M.K.K.-k. Adi, izen ematea asteazken honetan, urriaren 9an itxiko baitute. 

Apirilean abiaturiko Baztango itzuliari hilabete honetan emango dio segida, urriaren 13rako antolatu eta Artesiaga, Argintzu, Harrikulunka eta Beartzun lotuko dituen 20 kilometroko bigarren etaparekin. “Animatu!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek. Izen ematea zabaldu dute.

Urrirako iragarria dute bigarren etapa, hirugarren eta laugarrenak, azaroaren 17 eta abenduaren 15erako hurrenez hurren. Andatzakoek Baztanen emango dute honenbestez, udazken partea:

BAZTANGO ITZULIA, 2. ETAPA
Eguna: urriak 13.
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: 20 kilometro. Artesiaga-Argintzu-Harrikulunka-Beartzun.
Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin urriaren 9a baino lehen, Andatza M.K.K.-ren kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Bazkaria norbere kontu, ibilbidean zehar egingo da otordua.
-Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo andatza@hotmail.combidez gurekin harremanetan jarri”.
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.