Mintzapraktika egitasmoa gizarteratzeko aurkezpena ostiralean euskaltegian

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 8a, 12:00

Hilabete hasieratik ikasturte berria abian duen Etumeta AEK euskaltegia euskaltzale ororentzat zabalduko dute ostiral honetan, urriaren 11n. Mintzapraktika egitasmoa aurkeztuko dute 17:30etan. 

Euskara ahotan hartzeko espazio bila dabilenak, Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Mintzalagun egitasmoan du txoko aproposa. Lagun giroan, euskaraz mintzatzeko taldeetan parte hartzeko aukera dute euskara ikasten edo maila hobetzen aritu, nahiz euskara menderatzen dutenek. Egitasmoaren inguruko xehetasunak jasotzeko aurkezpen saioa iragarri dute urriaren 11rako 17:30etan euskaltegian bertan.

Euskaltegia
Eguna: urriak 11, ostirala.
Ordua:
17:30.
Tokia: Etumeta AEK euskaltegia.
Zehaztasunak: euskara ahotan hartzeko espazio edo lagun arte bila bazabiltza, Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko mintzapraktika duzu egitasmo aproposa. “Euskara praktikatu nahi baduzu eta ez badakizu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainbat proposamen ditugu: mintzalagun taldeak, gurasolagunak, tailerrak, txangoak…”. Egitasmo hau aurkeztuko dute urriaren 11n.
Antolatzailea: Etumeta AEK euskaltegia, NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.

Ikastolako gurasoentzako ikastaroa
Maila guztietako ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak), motibaziorako jarduerak, autoikaskuntza metodoa, online zerbitzua... eskaintza zabala aurkituko dute ikasleek ere aurten, Etumeta AEK euskaltegian. Urriarekin batera abiatu dute 2019-20 ikasturtea. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es