80 urteei gorazarre

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 10a, 08:06

80 urte bete dituzten herritarrak omendu zituen Gure Pakea elkarteak joan den igandean Aginaga Sagardotegian.

Zortzi hamarkada mundu honetan eta irribarrea galdu gabe, pozik asko omendu zituzten egunean. Gure Pakea Elkarteak urtero gisa, urriko lehen igandearekin batera Aginaga Sagardotegian omendu zituen, aurten 80 urte bete dituzten herritarrak. Senide eta lagunez inguratuak ospatu zuten eguna.

Norberto Almandoz, Maria Luisa Alonso, Ignacio Alustiza, Eusebia Atorrasagasti, Mª Purificación Beraeche, Mª Milagros Balerdi, Luisa Carrasco, Angel Dominguez, Mª Teresa Errasti, Milagros Irastorza, Jose Mª Lerchundi, Jesus Labaca, Domitila Lopez, Estrella Nuñez, Emilia Salinas, Carmen Toquero, Mª Pilar Urrutia, Juan Ulloa, Lourdes Urquia, Felicidad Urra, Eusebio Zubiondo eta Mª Dolores Zaldua dira 2019an 80 urte bete dituzten herritarrak. Zorionak! 

Irudien egileak: Lurdes Hueta eta Gure Pakea.