Hilero azken ostegunetan izaten da ohiko osoko bilkura. Tarteka ordea, ezohiko saioak ere deitzen ditu Usurbilgo Udalak. Ostegun honetakoa (urriak 17) bezala. Ezohiko plenoa izango da; batetik, azaroaren 10eko Espainiako Gorteetako bozketa eguneko hauteslekuetako mahaikideen (lehendakari, bokal eta ordezkoen) zozketa egiteko. Guztira 72 lagun hautatuko dira. Hautatuoi udaltzaingoaren bidez helduko zaizue jakinarazpena, osoko bilkura osteko egunetan.
Bestalde, gai ekonomiko hainbat jorratuko ditu udalbatzak:
UDALBATZAREN EZOHIKO OSOKO BILKURA
Eguna: urriak 17, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- 2019ko azaroaren 10ean ospatuko diren Hauteskunde Orokorretako mahaikideen zozketa.
2.- 2020rako Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
3.- 2018ko Kontu Orokorra onartzea.
4.- 2019ko aurrekontu exekuzioaren berri ematea.
5.- Usurbilgo Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioko 41.1 puntuaren erredakzio berria.
6.- Galdera-eskaerak.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.